Haurtzaro eta nerabezaro babeserako alorrean lanean ari garen zerbitzuok, interpelatuak izan gara azken asteetan gazte batzuren inguruan eman diren gertaera bortitzen harira.
Zer egin dugu, zer egiten ari gara, zer egin ahal dugu, gertakari hauek errepika ez daitezen, irtenbiderik lortu ahal dugu? Babesa, zigorra, eskubideak, betebeharrak, etabar. Askoren ahoan dauden hitzak dira, egunotan. Erantzunak ematen saiatzen garen arren, jakin badakigu hauek ez direla errazak.
Gomenigarria litzaiguke galdetzea gaurko gazteria biolentoago ote den. Puntu honetan, helduon artean, gure garaiko bizimoduarekin gaurkoa alderatzea gustoko dugu. Dena dela , borrokak, errietak, liskarrak eta lapurretak betidanik ezagutu izan ditugu.
Kontutan hartu beharko genituzke irispide batzuk, gure iritziz, hausnarkera eramaten baigaituzte. Batetik, egunotan hedabideek plazaratu dizkiguten gertakarieak, inpaktu handia eragin dute gizarte osoan, krudelkeria eta kontrolik gabeko amorrua adierazi duten agresioak izan direlako. Gehiegizko biolentzia agerian utzi dute gertakizun horiek. Hori gutxi balitz, aitona-amona biren aurka gauzaturiko erailketa ere ezagutu izan dugu. Erreferentziak galtzen ari ote gara? Ankerkeria, nagusienganako ikuspegi gogorra. Gure garaiko sintomak ote dira hauek?
Ikerketa askoren harira, delinkuentzia-tasa gutxitzera doa, nahiz eta orotara dugun perzepzioa erabat kontrakoa den. Hedabideek badute guztion iritziak eraldatzeko gaitasuna, eta sensazionalismoaz jokatzen den einean, gertakariak puztu egin ohi dira.
Zergatiak anitzak dira. Arazo mentalak egon daitezke medio, desegindako familiak eta oinarrizko gabeziak heziketan, indibidualismoa eta auzo-giroaren desagerpena, emozioak kudeatzeko arazoak, harremanen desafekzioa, besteak beste.
Prebentzioa ezinbestekoa dirudi, baina oroar, nagusioi dagokigun eguneroko bizikidetzako gidaritza gaixo dauden einean, lana ez da makala izango.
Askoren iritzian egurra behar dute bortizki jokatzen duten gazte horiek. Ordaindu beharra badute bai, eta badaude protokoloak horretarako. Kontua da, zer egin zigorraren ondoren? Heziketaren gaitasunean sinisten dugunok horretan aritzen gara, ulertzen (ez justifikatzen) zergatiak, ostean eskuhartzeak egokiak izan daitezen.
Eskuhartzearen oinarria, egindakoaren inguruan erantzunkizuna jorratzea da. Hori da oinarria; emandako minaz kargutzea. Ondoren, hausnarketa lan bat gara daiteke gaztearekin, egindakoa ulertze aldera (justifikatu ez), hori baita gerora begira besteei enpatiaz begiratzen ikasteko bidea; haua da: kosifikatuta duen besteenganako ikusmira, humanizatu beharra.