Aste honetako gure bloga aitona – amonen oroitzan irekitzen dugu. Bai, gurekin dauden familiako pertsona garrantzitsuenetarikoak direlako; haientzako omenalditxoa, beraz.
Aitona – amonenganako maitasuna eta errespetua bada gehienoi bateratzen gaituen sentimendua. Mundu honetako argitara murgiltzen garenetik aldamenean ditugu, bidea samurtuz, itsasargia amatatzen zaien unerarte
Familia izenari zentzua ematen diote eta guri abizena oparitu. Haiek ematen diguten lasaitasuna, entzuketa, konfidantza eta maitasuna paregabeak dira.
Nork ezagutzen zaitu aitona – amonak baino hobeto? Erraza, Inork!
Badira gure sekretuak hoberen ezkutatzen dituztenak, familiaren ohituren sortzaileak eta baita legatua helarazten digutenak ere. Denboran zehar gertatutako bitxikerien zerrenda dituzten bakarrak eta senideen bileretan bromatan dabiltzanak, gure gurasoekin gatazkatan gabiltzanean aurpegia ateratzen diguten defendatzaile amorratuak, aspertuak gaudenean kartetan jokatzera erakusten digutenak, benetan entzuten dutenak, etabar luzea. Beti gurekin.
Lewis Mumford-ek esan zuen moduan; “Belaunaldi bakoitza beren gurasoen kontra doa eta, aldiberean, aitona – amonen lagun egiten da”
Kontutan har dezagun , noizbait guri tokatu ahal zaigulako haien papera jorratzea, eta orain eredua ondoan izanda momentua dugu ikasteko.
Laburbilduz, gure heroi anonimoak maitatu, zaindu eta baloratu, ez baitira betirako.


Sarritan esan dizuegu bidaltzeko zuen idatziak, 
Gaur atzo baino, azken egunotan baino, goizeago esnatu zara, 6:14an. Ohetik altza eta eskatzera joan zara. Ez duzu ezer gosaldu. Komuneko espilluen aurrean denpora luzez, geldi. Ezpainetako gorriaz eta zeure mutillak orain dela sei egun erregalatutako begietako “Rimel” karuarekin makillatu zara. Ez du balio; zure arpeian ez dago pozik.
Agur bero bat blog jarraitzaile guztiei!
Txikia nintzenean, entzuna nituen helduak horrelakoez hizketan. Nik ez nuen tutik ulertzen, Gabonak beste adiera bat baitzuten niretzako, ala nola, familiarekin elkartu, opariak jaso eta janari asko eta denetarikoa jan…, batez ere azken hau; ah, eta nola ez, oporrak.
