Zer da Zeuk Esan Bloga !!

http://zeukesan.blog.euskadi.eus

Zeuk Esan, haurrak eta nerabeak laguntzeko telefono europarra (116111), haurrei eta gazteei zuzendutako bloga ere du. 18 urtetik beherako haurrei eta gaztei interesatzen zaizkien gaiez idatziko dugu blogean: sexualitatea, lagunak, harremanak, familia, bullying-a, drogak, eta abar.

116111, telefonoan postontzian, edo Facebook eta Twitter. are-sozialetan jasotzen ditugun kontsultak saiatuko gara blogera eramaten. Hala ere, istorioa moldatuko dugu (izena, beste datu pertsonalak eta xehetasun pribatuak erabat aldatuko ditugu) hizlariaren identitatearen babesa bermatzeko.

Zuk ere blogean parte hartu dezakezu. Zure istorioa, kezkak edo gogoetak beste adingabeekin konpartitu ditzakezu. Agian baten bati mesedegarria bihur dakioke. Horretarako, utzi zure istorioa postontzian eta saiatuko gara argitaratzen (betiere, anonimatua bermatuz).

Horrez gain, post bakoitzean komentario bat utzi dezakezu, mintzatutako gaiari buruzko ikuspuntua eta gomendioak besteekin partekatuz.

Ongi etorria Zeuk Esan Blogera!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude