Norekin fida naiteke? (14 urteko neskatoa)

Lehengo egunean a zelako agiraka egin zidan amak, nire lagun Sonia erretzen ikusi zuelako. Goiak eta beheak astindu ostean, bigarren aldeari ekin zion ohiko argudioek erabiliz; hots:

“Ez erre!!, nikotina ezagutzen den drogarik kaltegarrienetariko baita. Nire garaian ez zegoen informaziorik eta ez nuen jakin zelako zulotan sartzen nintzen…zuek aukera duzue hobebeharrez erabakitzeko…kontuan izan behin hasiz gero zaila egiten dela ustea eta askok eta askok ezin izaten dutela…”

Ostean, hitza eman zidan esanez ez ziola ezer esango Soniaren amari, baina neskatoari pare bat  gauzatxo esan omen ziola. Nire ama horrelako da: agian erretolikari lartxoa, baina ez da kontakatilu mingain arina.

Nik ulertzen diot. Berak erretzeari utzi zion lehen haurdunaldiarekin batera : erretzeak edo kea arnasteak kalte gordinak badakarkigu nagusioi, zer ez dio eragingo ba haur txiki edo umeki bati? Hori gutxi balitz, gustiz garestitua dago, aginak lohitzen ditu erabat, eta arnasatsa  hautsontzi zikin baten pare ipintzen zaigu.

Berak asmo onak ditu eta horregatik batez ere, ez nekien zelan esan nire lagun Soniaren tabako hornitzailea bere ama dela. Bere aitarengandik ezkutuan, noski : hurak berri izando balu…akabo!!!

Egia esan, ez zait arraroa egiten gazte batzuren jokabidea, gurasoena ikusiz gero: enborretik ezpala!!

Nire anaiak esaten du honelako gurasoek ezagututa, gureak on bilakatzen zaizkigula, naiz eta egun guztian gainean ditugun. Hortxe belarría jaten dihardute, baina fidagarriak dira. Nire ama gezurretan ari bada aitarekin, norekin fida naiteke?