Egingo dut ala ez ?: Lehenengo aldia

Badaude 116111 telefonora deitzen digutenak “lehenengo aldiari” buruz galdezka. Noiz den adin egokia, normala den mutil edo neska lagunak eskatuz gero zalantzaz izatea, ohikoa den nerbioak izatea edo nola hasi behar den, etabar luze bat.

Begira, lehenik: LASAI…mundua ez da amaitzen eta!!! Ez hadi ibili presaka, iritsiko zaizu unea eta.Bale?

Bigarrenik: EZ EGIN NAHI EZ BADUZU. Nahiz eta mutil edo neska lagunak eskatu, ez bazaude ados, ez egin. Ez eta uste duzulako zure lagunek egin dutela eta zu zarela azkena. Ez da derrigorra. Egin ezazu iristen zaizunean momentua.

Hirugarrenik: ETA NOLA JAKINGO DUT IRITSI ZAIDALA UNEA?. Galdera oso ona; hoberena zu!!! Ez denez erraza erantzuna ematea horri paper honetan, deitu 116111 zerbitzura eta ikusiko dugu bion artean zer nolako erantzuna bilatzen dugun. Ez dago erantzun orokorrik, zeren zu pertsona bat zara eta erantzun pertsonala merezí duzu. Argi dago, ezta?

Laugarrenik: Egiten baduzu, HARTU NEURRIAK BETI!!!, Kondoia zerbaitetarako dago eta  ondo pasatzea da kontua eta ez arriskuan jartzea zure burua eta lagunarena, bai?

Zaindu zaitez eta hartu lasai kontu hau. BIZI OSOA duzu aurretik, eta gogoratu ez zarela berandu helduko, hau ez da lasterketa bat eta!!!

A, ahaztu orduko!!!. Egiten baduzu, egin ezazu gustuko duzun eta errespetatuko zaituen batekin. Ondo badoa…zorionak!!!!, eta erdipurdi irten bazaizue, lasai denboarak irakatsi dizu eta.

Badakizu hemen gaudela. Animo eta nahi duzunerarte!!!

Kontrola eta jeloak

Aspaldi entzuten ari gara emakumeen aurkako erasoaldiari buruzko berriak. Nik ez dakit lehen baino kasu gehiago badira edo telebistaren eraginez gehiago direlakoan gauden. Ez dakit, baina sarritan telebistak errealitatea gizendu egiten du, audientzia irabazteko.

Honekin inork ez dezala pentsa tratu txarren arazoa gutxietsiten nagoenik, ezta gitxiagorik ere…!!!. Era askotakoak dira gainera tratu txarrak. Nabarienak fisikoak dirudite, baina psikologikoak ere ondorio latzak dakarte.

Gazteen artean gertatzen den eraso psikologiko klase bati buruz nahi dut zerbait idatzi hemen. Mutil batzut bikotekideaz duten kontrol desogoki eta jeloskortasunaz ari naiz. Kasu batzuetan ematen du zenbat eta jeloskorrago eta kontrol estuago adierazzten duten mutilek are eta maitatuago sentitzen omen direla neskak.

Akats galantean dago horrela pentsatzen duena, zeren maite zaituenak errespetatuko zaitu eta ez dizu libertatea murriztuko, ez baita zure bizkar zaina, zure bikotekidea baizik.

Honelako portaerak susmagarriak dira, eta gutxika hasten dena handi egin daiteke denborearekin.

Ez zaitezte engainatzen utzi horrelako porteerekin, eta ikasi erabakiak hartzen eta gehiegikeriei muga ipintzen