Ospea?. Agian, baina zeren truke?

Denok ditugu ahalmena harremanetarako gure tokia bilatzeko. Batzuk lotsorragoak dira edo besteak irekiagoak, baina gutxika denok jartzen ditugu martxan gure trikimailu pertsonalak, jendartean gustura aritzeko.

Noizbehinka, onartuagoa izaterako bidean lagungarriak zaizkizun amarruak gure aurka bihur daitezke. Justu hori gertatu izan zaio nire auzoko neska bati. Neskato hau umetatik ezagutzen dut eta beti izan da nahiko ixila zein bakartia. Beno, beti nerabezarora bitartean

Institutoan sartu zen bezain pronto, gorputz aldaketa nabaria izan zuen. Gutxika bere itxura ikaragarri hobetu zitzaion eta, batez ere, mutilen begiraden ispiluan emakume erakargarriagoa zela hasi zen sentitzen.

Egoera bera gehiegitxo gustatzen hasi zitzaion nire ustez, eta populartasun berri horrek burura igo eta eskuetatik alde egin zion.

Horrela mutil nahikotxorekin urte zuen epe laburrean, eta batekin azpertuz gero beste berri batengana botatzen zituen bere sareak, begietau gabe otutzen zitzaion mutil horrek neska-lagunik zeuzkan edo ez.

Luzarora jendea marmarka hasi zen bere portaera ikusirik eta oso ospe txarra bereganatu zuen handik eta hemendik. Neska-mutil batzuk erabat zakarki hasi ziren , beraren aurkako irainak plazaratuz, eta ziztu batean bere izen ona galdurik, triste eta isolaturik egonaldi bakarti batean murgildu zen.

Zein da gertaera honek erakus diezagukeena?. Agian, ondo dagoela ospea dugunean, gozatzea, baina gozamenak ez badu mugarik…gure aurka bihur daitekela. Zer uste duzu?

Egin ala ez egin?: hori da kontua

Sarri askotan galdetzen digute telefonoz zein postontzi bidez ondorengoa: Egingo dut ala ez dut egingo?.

Batzuetan aukeraren aurrean gazte batzuek ez dute ikusten argi garaia iritsi ote zaien. Eta noski, burua nahasturik guregana hurbiltzea asmatzen dute iirtenbide egokiren bat bilatzeko beharrez.

“Asteburu honetan nire neskarekin geratu naiz bere etxean, zeren “egin nahi du”, baina niri “paloa” ematen dit…Zer egin dezaket?”

“Lehengo aldiaz” lotutako kontu hauek dakarten ezinegona gustiz logikoa dela  iruditzen zaigu, zeren hainbat itxaropen eta ikara izaten dira baturik hain desiagarria den une hortan. Gure aholkua eman orduko beti aztertzen ditugu gazte bakoitzaren ezaugarri pertsonalak, oker handia litzatekeelako “kafe para todos” eskeintzea. Dena dela, beti mantentzen dugu irizpide ardazkor bat:

Zalantza edota ikara baduzu, zure unea heldu ez denaren seinale

Sexu harremanak ez dira sekula izan lasterketa  kontua, baizik eta gustura eta plazerrez bizitzeko aukera bat. Erraza izan daiteke hain simplea den printzipio hura ulertzea, denborari bere lana betetzen uzten badiozu. Ez daukazu zertan derrigortu behar zure burua edo zure asmoak. Denbora helduko zaizu, eta une dela sentitzen duzunean murgildu zaitez plazerrean…babes guztiak hartuta.