Maitetxo artzaina

Dagoeneko denok ezagutzen dugu Artzaina eta Otsoaren ipuina. Bai, ezta?

Lehengo egunean neska gazte batzuren deia sartu zitzaigun 116111ean: ipuin horrekin zerikusia zeukan deia, hain zuzen ere.

Hauek, neska lagun baten ustezko amodioa kontuekin liluratu zeuden. Dirudienez Maite (horrela deituko diogu neska honi) hainbat amoranterekin ibilia omen zegoen, eta bere hitzetatik ondorioaztatzen omen zitzaion bide berean jarraitzeko grina.

Inbidiak eta harridurak eraman zituzten gure deilariek Maiten uztezko ligue bati galdeketa motz zein zorrotz bat egitera.

Benetako kontua hemen hasten da. Zer dela eta? Mutil hori aho-zabalik gelditu zitzaien, galdetu ziotenean ea Maiterekin ibilia zen. Behin eta berriro ezetz zioten mutilak, haserre puntura heldu arte. Bat-batean, mutila alde batetara utzi eta arrapaladan Maiteren bila irten ziren, hari azalpenak eskatzeko asmoarekin.

Topatu bezain laster, aurpegiratu zioten mutilarekin izandakoa eta …;Maite, estu, negarrez hasi zen. Bai, aitortu zuen gezurretan ibili zela…aspalditik!

Dei egunean, kezkati ageri zitzaizkigun neska hauek beren lagunaren portaera baitzela. Ez zekiten zein izan zitekeen gezur potolo horien arrazoia, eta hori galdetu ziguten. A zelako galdera beraz!!

Arrazoiak asko izan daitezke!! Baina agian autoestimu arazoren bat edo beste egon daiteke portaera horien azpian. Gezurrak era askotakoak izan arren, gure kanpo-irudia hobetzeko gezurrez baliatzen garenean, autoestimu baxuaren hipotesia kontutan hartzekoa dugu. Dena dela, hori Maitek bakarrik jakin lezake.

Zer erantzun genien neska hauei? Maiteri esateko, beraiengandik onartua nahi badu izan ez daukala zertan ez diren gauzak asmatzen ibili beharrik.. Konpromesu hori hartu zuten neskato hauek. Ikusi egin behar zerbaiterako baliogarri ote zitzaien denei. Eraberean, gure 116111 telefono zenbakia eskuragarri zeukatela gogoratu genien, eta horren berri emateko Maite lagunari, baita ere.

Ospea?. Agian, baina zeren truke?

Denok ditugu ahalmena harremanetarako gure tokia bilatzeko. Batzuk lotsorragoak dira edo besteak irekiagoak, baina gutxika denok jartzen ditugu martxan gure trikimailu pertsonalak, jendartean gustura aritzeko.

Noizbehinka, onartuagoa izaterako bidean lagungarriak zaizkizun amarruak gure aurka bihur daitezke. Justu hori gertatu izan zaio nire auzoko neska bati. Neskato hau umetatik ezagutzen dut eta beti izan da nahiko ixila zein bakartia. Beno, beti nerabezarora bitartean

Institutoan sartu zen bezain pronto, gorputz aldaketa nabaria izan zuen. Gutxika bere itxura ikaragarri hobetu zitzaion eta, batez ere, mutilen begiraden ispiluan emakume erakargarriagoa zela hasi zen sentitzen.

Egoera bera gehiegitxo gustatzen hasi zitzaion nire ustez, eta populartasun berri horrek burura igo eta eskuetatik alde egin zion.

Horrela mutil nahikotxorekin urte zuen epe laburrean, eta batekin azpertuz gero beste berri batengana botatzen zituen bere sareak, begietau gabe otutzen zitzaion mutil horrek neska-lagunik zeuzkan edo ez.

Luzarora jendea marmarka hasi zen bere portaera ikusirik eta oso ospe txarra bereganatu zuen handik eta hemendik. Neska-mutil batzuk erabat zakarki hasi ziren , beraren aurkako irainak plazaratuz, eta ziztu batean bere izen ona galdurik, triste eta isolaturik egonaldi bakarti batean murgildu zen.

Zein da gertaera honek erakus diezagukeena?. Agian, ondo dagoela ospea dugunean, gozatzea, baina gozamenak ez badu mugarik…gure aurka bihur daitekela. Zer uste duzu?