Oporretan auzolandegi batetara?

Kaixo neska mutilok!!! Oporrak laster ezta? Eta kristoren grina, imaginatzen dut!!

Gure blogeko jarraitzaile batek, adeitsu utzi digun mail bat konpartitzen dizuet oraingo honetan.  Badakizue, gainera, gure blogean parte hartu dezakezuela zuen idatziak bidaliz. Ez bazarete oroitzen, hemen diotsuet: Bidali zuen idatziak!!! Blogean jarriko ditugu eta.

Hemen  gure jarraitzale gaztearen idatzia. Ea gustokoa duzuen.

 “Oporrak. Zer  pasada!!!. Hondartza, jaiak, festa, eguzkia, mutik katxarroak…Eta aurten, gainera, ez noa oporretan gurasoekin. Hori bai, beraiek herrian egingo duen astean zehar, ni neu auzolandegi batetara noa. Eskerrak, bestela herrira joan behar beraiekin, beti bezala!!.

Nire lagunak flipatuta geratu dira auzolantegi batetara noala esan diedanean. Bai, harrituta, zeren lana eta oporra ez omen dira bikote arrunta. Nolanahi ere, erabat gogotsu nago bertara joateko. Ziur ondo joango zaidana!!

Asturiasko herrixka bateko baserri etxe  bat birgaitzera noa, leku anitzetako neska-mutilekin batera. Beraz, inguru desberdinetako gendea ezagutzeko aukera izango dut, eta ligeren bate edo beste izan daiteke tarteko. Bizipenak izateko abagune ezin hobea, eta baita aldiberean bizitzaz ikasteko ere.

Buruko dugun lanaren xedea, ez da etxea berriztea bakarrik izango. Datorren urtetik aurrera gu baino gaztetxoagoak diren  neska-mutilei ostatu ematea ere izango du helburu, lan horren.  Ederra ideia, benetan.

Zer nahi duzue esatea; hainbeste denbora libre izateak akitu egiten nau. Esango dizuet nola joan zaidan.

Zer deritzozue? Animatzen al zarete auzolanteki batetan apuntatzera?

Udako lagunak, benetako lagunak

Hemen usten dizuegu joan den astean 116111 an gazte batek kontatu zizkigun bizipenak. Asko gustatu zitzaidan bere kontakizuna, batez ere lagun izateari lotuak dauden baloreei buruz mintzatu zelako. Honela izan zen gutxi gorabehera.

“Azkenik banoa herrira!!! Hasieran ez nuen gogo handirik izan, baina orain oso pozik nago nire lagun Bittor nirekin dator eta.

Lagun onenetarikoa da, eta herriko lagunei buruzko kontu asko aipatu dizkiot. Nolakoa den bakoitza, txirrinduz egiten ditugun irteerak, erreka erdi-izoztuan ohi ditugun murgilaldi eta barre algarak, betidanik maiteminduta eduki nauen neska nolakoa den, etabar.

Txikitatik ezagutu izan ditudan bazter horiek erakutsi nahi dizkiot, non bizipen  hunkigarri eta goxoak izkutatu dauden, non txisteak kontatu edo lehenengo musuak izan genituen.

Herriko kuadrila berezia da niretzat. Haien gurasoak eta gureak, txikiak ginenetik ezagutzen dira. Horrela egin ginen lagun, paseatzera ateratzen zigutelako haurrak ginela. Politena zera da, desberdinak garela, leku anitzetatik baigatoz eta guretariko bat gainera atzerrian jaiotakoa da. Kolore guztietakoak gara eta hobeto baino hobeto eramaten gara gure artean.

Hiri berean biziko bagina, seguru nago ez zela berdina izango. Baina bertara iristen garenean, bakoitzak bere berezko izaera erakusten du, inolako mozorrorik gabe. Benetako adiskidetasuna dugu, eta Bittorrek guzti hori bizitzea nahiko nuke.

Txarrena zera da, lagunak ez ezik, familia ere partekatu beharko duela, hau da: ama, aita, aittita, amona, osaba-izekoak, janorduko zalapartak eta komun bakarra, naiz eta handia izan. Baina deserosotasun hura zer da bada Bittorreri nire lagunak ezagutaraztearen ondoan?