Udako lagunak, benetako lagunak

Hemen usten dizuegu joan den astean 116111 an gazte batek kontatu zizkigun bizipenak. Asko gustatu zitzaidan bere kontakizuna, batez ere lagun izateari lotuak dauden baloreei buruz mintzatu zelako. Honela izan zen gutxi gorabehera.

“Azkenik banoa herrira!!! Hasieran ez nuen gogo handirik izan, baina orain oso pozik nago nire lagun Bittor nirekin dator eta.

Lagun onenetarikoa da, eta herriko lagunei buruzko kontu asko aipatu dizkiot. Nolakoa den bakoitza, txirrinduz egiten ditugun irteerak, erreka erdi-izoztuan ohi ditugun murgilaldi eta barre algarak, betidanik maiteminduta eduki nauen neska nolakoa den, etabar.

Txikitatik ezagutu izan ditudan bazter horiek erakutsi nahi dizkiot, non bizipen  hunkigarri eta goxoak izkutatu dauden, non txisteak kontatu edo lehenengo musuak izan genituen.

Herriko kuadrila berezia da niretzat. Haien gurasoak eta gureak, txikiak ginenetik ezagutzen dira. Horrela egin ginen lagun, paseatzera ateratzen zigutelako haurrak ginela. Politena zera da, desberdinak garela, leku anitzetatik baigatoz eta guretariko bat gainera atzerrian jaiotakoa da. Kolore guztietakoak gara eta hobeto baino hobeto eramaten gara gure artean.

Hiri berean biziko bagina, seguru nago ez zela berdina izango. Baina bertara iristen garenean, bakoitzak bere berezko izaera erakusten du, inolako mozorrorik gabe. Benetako adiskidetasuna dugu, eta Bittorrek guzti hori bizitzea nahiko nuke.

Txarrena zera da, lagunak ez ezik, familia ere partekatu beharko duela, hau da: ama, aita, aittita, amona, osaba-izekoak, janorduko zalapartak eta komun bakarra, naiz eta handia izan. Baina deserosotasun hura zer da bada Bittorreri nire lagunak ezagutaraztearen ondoan?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude