Urduri, lagunaren lasaitasun susmagarriaren eraginez

Joan den astean kontsulta berezi bat  jaso genuen gure 116111 telefono zenbakian. Maria deituko diogu deia egin zigun neskato nerabeari. Bera, erabat urduri zegoen eta lagun batek, egunak arinago, esan zion kontu batekin hasi zen. Lagun hark esan zion, nola inguru hurbileko gizonezko bat “eskua sartzen saiatu zitzaiola”, nahiz eta askenik lortu zuen alde egitea, “beste barik”.

Dirudienez, lagunak ez omen zion eman aparteko garrantziarik gertatutakoari. Aldiz, Mariak ezin zuen utzi pentsatzea lagunak kontatutakoaz, eta horren harira deitu zigun aholku eske.

Mariaren deia adibide ona dugu, nagusien blogego azkenengo postean  aipatutako “angustia”k, inguruan duen eragina nolakoa den hobeto ulertzeko. Nahiz eta berari ez zitzaion gertatu ezer, lagunak kontatutakoa erabat mehatxugarria iruditu zitzaion, eta baita barrenean urduritasun bitxia sortu ere.

Adi entzun eta lasaiaraztea izan zen hastapeneko lana, Mariarekin. Laguna nahiko trankil zegoenez, berarekin hitzegitea aholkatu ziogun. Asken finean, ondo etorriko zitzaion Mariaren preokupazioaren lekukotasuna, eta baita haren ikuspegia ere. Horrelako kontuak ez dira, inolaz ere, ahuntzaren gauerdiko eztula, eta gaur norberari gertatzen zaiona, bihar beste bati gerta dakioke, are gehiego neurririk hartzen ez bada.

Ohitura dugun modura, lagurari luzatzeko konbidapena zeuk esan 116111-era deitzeko, kontu hori guztia lasai tratatzeko, esan genion gure deilari Mariari. Zeresanik ez, komenigarria izan ohi da honelako gertakariak direnean, inguruko nagusi baten babesa eta laguntza aurkitzea.

Luzaroan mintzatu ostean,  lasaitu ederra hartu zuen Mariak. Zeharo konbentzituta lagunarekin hizketalditxo bat izateko, agurtu genuen. Oraindik ez digute bueltatu deia, baina badakigu ongi bideratuta utzi genuela kontua.

Barnea hustu bahar duzunean…

Aste honetan dei interesgarriak izan ditugu. Lagunekin kezkatuta dauden neskamutikoak izan dira oraingoan deitu digutenak.Triste edo burumakur dauden lagunei ahuspoa emateko modua topatu nahian, hain zuzen ere.

Dei batean azaltzen ziguten isilean gaizki pasatzen zegoen neska baten historia.

Batzuetan txarto gaudenean ez dugu nahi izaten inori kontatu gure bizipenak. Horrelakoetan lagun on batek pazientzia behar du izan, eta hitz egitera ez bortxatu!!

Dirudienez oporraldi hauetan gazte batzuek apurtu dute beraien isiltasuna eta hasi omen dira urratsa ematen mintzatze bidean.
Une hauetan  galdera anitz egiten dizkiogu gure buruari. Host:

  • Zer egin? Zer esan horrelako egoera batetan?Nola jakin egiten edota esaten diodana ondo dagoela?

Sarri askotan bihotza entzutea dugu onena.

  • “Hemen naukazu” esanez laguntza ematen ari gara.
  • “Ahal badizut lagundu; esaidazu!!”.

Honelako benetazko esaldiak, barru barruan sentituz eta ahotik irtetzen direnean, badute zerbait osasuntsua eta lasaigarria larri dagoen lagunarentzako. Besarkada edota muxu bat, baino besterik ez da behar izaten sarritan.

Aurkitu al zara inoiz honelako egoera batetan?