Oporretan auzolandegi batetara?

Kaixo neska mutilok!!! Oporrak laster ezta? Eta kristoren grina, imaginatzen dut!!

Gure blogeko jarraitzaile batek, adeitsu utzi digun mail bat konpartitzen dizuet oraingo honetan.  Badakizue, gainera, gure blogean parte hartu dezakezuela zuen idatziak bidaliz. Ez bazarete oroitzen, hemen diotsuet: Bidali zuen idatziak!!! Blogean jarriko ditugu eta.

Hemen  gure jarraitzale gaztearen idatzia. Ea gustokoa duzuen.

 “Oporrak. Zer  pasada!!!. Hondartza, jaiak, festa, eguzkia, mutik katxarroak…Eta aurten, gainera, ez noa oporretan gurasoekin. Hori bai, beraiek herrian egingo duen astean zehar, ni neu auzolandegi batetara noa. Eskerrak, bestela herrira joan behar beraiekin, beti bezala!!.

Nire lagunak flipatuta geratu dira auzolantegi batetara noala esan diedanean. Bai, harrituta, zeren lana eta oporra ez omen dira bikote arrunta. Nolanahi ere, erabat gogotsu nago bertara joateko. Ziur ondo joango zaidana!!

Asturiasko herrixka bateko baserri etxe  bat birgaitzera noa, leku anitzetako neska-mutilekin batera. Beraz, inguru desberdinetako gendea ezagutzeko aukera izango dut, eta ligeren bate edo beste izan daiteke tarteko. Bizipenak izateko abagune ezin hobea, eta baita aldiberean bizitzaz ikasteko ere.

Buruko dugun lanaren xedea, ez da etxea berriztea bakarrik izango. Datorren urtetik aurrera gu baino gaztetxoagoak diren  neska-mutilei ostatu ematea ere izango du helburu, lan horren.  Ederra ideia, benetan.

Zer nahi duzue esatea; hainbeste denbora libre izateak akitu egiten nau. Esango dizuet nola joan zaidan.

Zer deritzozue? Animatzen al zarete auzolanteki batetan apuntatzera?

Maitemintzea Eta Bere Gauzatxoak

Zer moduz aratusteak?

Ni herririk herri nabil, festarik festa eta loraz lora, lagun artean diogun bezala.

Ez dakit zer gertatzen zaidan azken aldian; benetan gustuko dudan norbait aurkitu dudala pentsatzen dudanean, denbora bat igaro eta hasierako emozio hura desagertzen dela sumatzen dut. Beste pertsona bat ezagutu eta berriz hasten zaizkit kilimak urdailean…eta beste denboraldi bat pertsona berri hau burutik ezin kendurik. Lagunek kapritxoa besterik ez dela esaten didate, baina nik ez dut hala sentitzen.

Koadrilan ere ez daude hitz egiteko moduan, egia esan. Lagun batek bikotez aldatzen du astero, eta, beste bat ezin erabakita dabil hainbaten artean. “Maitemintzea Eta Bere Gauzatxoak” irakurtzen jarraitu

PASA DEN URTEARI SO EGINEZ

Ohikoa da jendea pasa den urteaz mintzatzen entzutea, asebetetako plan edota egiteko daudenen, eta, datorren urtean datozen proiektu eta itxaropenen inguruan.

navidad-postTxikia nintzenean, entzuna nituen helduak horrelakoez hizketan. Nik ez nuen tutik ulertzen, Gabonak beste adiera bat baitzuten niretzako, ala nola, familiarekin elkartu, opariak jaso eta janari asko eta denetarikoa jan…, batez ere azken hau; ah, eta nola ez, oporrak.

Gogoan daukat Abenduak 25ean lagunekin elkartzen nintzenean, Olentzerok ekarritako opariak elkarri erakusteko. Gogaitu arte jostatu eta besteen opariak aztertzen genituen, beharbada, etorkizun hurbil batetan eta jarrera ona izanik, Olentzerok ekarriko zizkigulakoan.

Aiton-amonak egiten zizkidaten galderak ere gogoratzen ditut:                << ongi portatu al zara urtean zehar? Zer eskatuko duzu hurrengo urterako? >>. Azken galdera hau ez nuen behar bezala ulertu, eskatuko nituen oparien kontuarekin zerikusirik ez baitzuen. Gaur egun, urte batzuen buruan, badakit zein den galdera horren atzeko esanahia: datorren urterako ditudan itxaropen edo planak zeintzuk diren pentsatu (ikasiko dudana, nola antolatuko naizen, eraikiko ditudan proiektuak zeintzuk izango diren…).

Nagusi egiten garen heinean, gauzen esanahiak aldatu egiten direla uste dut, gehienetan, behintzat; baina ez beti, eta eskerrak. Haurtzaroko sentsazioak berreskuratzea zein gaur egun ditugunak eta etorkizunean izango ditugunak onartzea garrantzitsua dela deritzot, barnean daramagun haurrarekin jolasten jarraitzea ederra delako. Zenbaitetan, 7 urtetxo nitueneko Gabonetara bueltatzea gustatuko litzaidake, magikoa iruditzen zitzaidan eta: zuhaitzetako argiak, kantuak, familiako kideak mozorroturik pailazoarenak egiten ikustea… Beraz, Gabon hauetan atzera bueltatuko naiz, mozorrotu egingo naiz, kantuka ibiliko naiz eta zehetasun bakoitzean momentuko magia aurkituko dut; etxeko txikienekin partekatuko ditut egun hauek, ia dena kutsatzen dela esaten baitute, eta magia, horietako bat da.

Gure hobe beharrez egiten omen dute

Hemen uzten dizuet gure lagun batek oparitu digun hausnarketa baten testigantza. Ez dakit zer iritsi izango duzuen irakurri ostean. Dena dela, ematen du edozeni gerta liezaiokeen kontua dela.

mujer pensando - emakumea pentsatzen“Dardarka daukak familia. Batzuetan gustatuko litzaidake nire gurasoek ez balira ezertaz enteratuko; ez irratirik, ez telebistarik, ez egunkaririk, ez ezer…Behintzat oporraldian. Gauez irteten bagara festara, egundoko matraka entzutea tokatzen zaigu beti.

Ikaratan bizi dira, zerbait itsusia gertatuko ote zaigunaren beldurrak ez die lorik egiten ere uzten. Eta noski, gu gara beraien paranoien pagano bakarrak…Guk ez diegu gugatik sufritzera derrigortzen, kontxo!!! Beti hegoak mozten, euren ikaren aitzakiaz…!!!

Baina, amorrua alde batera uzten dudanean, bapatean ohartzen naiz gurasoen izua ez dela tontakeria hutsa. Joe…ematen du geroago eta eraso gehiago daudela; batez ere, eraso sexistak .Kalea gauez  ez da tokirik seguruena, eta horregatik irteten garenean kontzertu batera edo ligatzera, taldean ibiltzea dugu irtenbide bakarra, badaezpada noski. Zu…gurasoen matrakak batetik eta kalean ikaraz ibili beharrak bestetik, izugarrizko ernegua sotzen dit!!

Jakin badakit, beste toki batzuetan askoz ere gehiago sufritzen dutela gurekin alderatuz, eta baita sarritan arrazoirik gabe kexatzen garela ere. Dena dugula. Konforme, ados!!Baina errebelatu egiten naiz honelako biolentziaren aurrean! Ezin dut ulertu zergatik, eta gainera erasoaldia horiek guztiak., gurasoei ematen die arrazoia”

Barre egiteko, fikziozko irakurketa bat

lecturas fantásticas - fikziozko irakurketak
lecturas fantásticas – fikziozko irakurketak

Irakurtzen hasi berri naizen liburu bati buruz nahi dizuet berba egin.Agian, orain izan dezakezue une aproposa irakurtzeko. Ikasturtea hasi berri duzue eta laster denbora gutxiago izan dezakezue irakurtzeko eta…

Nola?, zer esaten ari naiz? Irakurtzeko  BETI dago denbora!!!

Gustoko baduzue fikzioa, magia eta barre egitea, Mort irakurtzea gomendaten dizuet. Terry Pratchett da idazlea. Autore honen Brujas de viaje ere irakurri dut

Zergatik dudan gustoko? Fikzioko istorio bat da mundo ero batean, non magia egoera guztietan agertzen den, eta horren harira idazleak, berak, pasarte xelebre eta barregarriak sortzen ditu.

Bere liburuetan, noiznahi, parodiak egiten ditu edota baita hainbat autoren ideiak hartu ere; besteak beste J. R. R. TolkienRobert E. HowardH.P. Lovecraft edoWilliam Shakespeare-nak. Mitologia, kontakizun herrikoiak eta maitagarrien ipuinak ere hizpide ditu. Aldiberean, paralelismo satirikoak egiten ditu egungo gai kultural, teknologiko edo zientifikoekin. Iruzkin horiek irrigarriak eta apartak dira.

Egiten ditudan barre algarak entzun eta, etxekoei jakinmina sartzen ari zaie eta laster irarkurtzen hasiko direlakoan nago.

Eriotzak, Mort ikastun bezala kontratatzen duenean hasten da akzioa. Mort mutik mehe eta baldar samarra izanik, denbora gutxira karguan geratzen da eta, ondoren, Eriotzak atseden labur bat hartzen du. Mundodisco-ko tabernak bisitatzen dituen artean burutazio filosofikoetan nahaste da…

Ondorengoa, hobe duzue irakurtzea, agian, gustatuko zaizu eta!

Kurtso berrirako ditudan helburuak

Gaur urriaren 1-a da. Egunak daramagu opor “bukaeraz” hitzegiten eta uste dut motibo nahiko dela “hasieraz…” mintzatzeko. Zeren hasieraz, baina?

Ikasleentzako, sasoi hau urtearen hasiera bezain esanguratzua da. Urtarrilaren 1-a izango balitz bezala, helburu berri eta desio dexente bururatzen zaizkie. Ez ala?

Nuevos propósitos – Helburu berriak

116111-era deitu zigun neskato batek, aitortzen zuen urtero erortzen zela zepo berean; hau da: bururatzen zaizkion  asmo “berri” batzuk, baina ez zuenez inon apuntatzen, ba egunak pasatu ala, ahaztu egiten zitzaizkion zeintzuk ziren bururatutako jomuga horiek. Orduan, apuntatzera ohitu zen, baina honela ere ez zuen ezer aurreratzen, apuntatukoa begiratzea ahazten baizitzion. A zelako amarrua!!

Baina aspaldi -esaten zigun neskatoak- gaindututa omen zuen nahastura xelebre hori. Nolatan ba? 

“Kontua da -irrika neska- beti direla berdinak eta denboraren eraginez kaskoan grabatuta geratu zaizkidala! Zeintzuk? Honako hauek:

  1. Etxeko lanak egunean eraman, asterketa bezperan itsumustuan ez ibiltzeko, edota asteburuak eta gauak lasaiago izateko.
  2. -Ordutegi egokian lotaratu atsedena hartu eta pilak kargatuta, kementsu, iratzartzeko.
  3. – Janaria zaindu eta kirol pixkat ere egin. Ez utzi “bikini operazioa” udarako bakarrik.
  4. – Gelako kaixen garbiketa egin, eta ez pilatu “zanbor” gehiegi.
  5. – Maitemindu behingoz, baina oraingoan benetan eta ez zinemako mutil katxarro batekin”

Konturatzen bazarete,  goiko zerrenda borondatearekin,  obligazioekin eta ohiturekin lotuta dago, erabat. Sarritan, zaila egiten zaigu nahiak betetzea obligaziotik at barne desiorioz lurrindutako nahiak ez badaude, ezta?

Kontuak kontu, gure deilaria gogotsu zegoen kutsoa errotik eramateko eta itxaropentsu baita oraingoan nahiak eginera eramateko ere.

Ez dakit ulertzen dituzuen deilari honek kontatutakoa. Bai ala?. Dena den hemen atxikitzen dizuet bideo bat, non “beste urte berri” horri buruz hitzegiten duten.

http://www.youtube.com/watch?v=uEqBqbTLKjI&feature=player_embedded

Bai, badakigu kurtso berria hastear dagoela!!!

Gaur hamasei urteko neska batek deitu digu amorratuta erabat, kurtsoaren hasiera dela eta, hedabideek ez omen daukate beste gauza hoberik kurtso berriaren hasieraz mintzatzea baino.  Hauek bere hiztzak…:

“Arraro sentitzen ari naiz egunotan, eta askenean konturatu naiz nondik datorkidan sentsazio hura; hau da: “depre” nago, beroa, tirantedun kamisetak eta sandalien garaia bukatzear dagoelako.

Baina orain suminduta nago.  Irratian, egunkarietan, telebistan, okindegian eta persona nagusien artean, egundoko berri hura besterik ez da hizpide: “Erne, gertu , hemen dugu eta opor osteko estresa!!!Vuelta al cole-eskolarako itzulera

Ematen du krisialdia bukatu dela, zu!! Kezka eta buruhauste guztiak lanerako bueltarekin lotuta daude orain!!!

Era batean, normala dela usted dut, baina bestalde esango nuke beraien artean kutsatu baino ez direla egiten matraka  berari  bueltak eta bueltak emanaz.

Ba bai, egia da; oporrak amaitu egiten dira eta egunerokora bueltatu beharra dago, nahiz eta jende askok nahi ez izan. Nik usted dut ezin dutela gozatu lantokian. Nire amak esaten dit zoriontsua dela lana duelako, eta ez daukala asmorik kexuka hasteko.

Esango nuke, nerabeok ere nagusien jokabidea dugu kontu honetan. Kurtsoaren hasieraz mintzatzen garenean, beti da era izugarrian, zeren ematen du munduaren amaiera hurbil dugula. Gogaituta nago eta ez dut gura behin eta berriro kexuz eta “rollo txarrez” bizi… ;“a zer nagia!” edo “zer rollloa!”   ahoan dituzten umeak datorkizkit burura eta

Ikaragarri pasatu izan ditut hiru hilabete hauek. Zeruan nengoela ematen zuen; baina orain bueltatzea tokatzen zait, eskolako lagunekin elkartu eta oporren berri eman eta hartu. Ez zait erraza egingo; badakit, baina ez dago besterik egunerokoa bizitzen ikastea baino… Ez ala? Gainera, egia esan behar badut, ba badaukat lagunek ikusteko gogoa, gehienak ekainetik ikusten ez baiditut

Aurten Batxillergoan hasten naiz, eta naiz eta ikastea ez zaidan larregi gustatzen , badaude aspalditik ezagutzeko gogoa ditudan ikasgai batzuk.

Eta ez da dena bukatzen jadanik. Oraindik badaude jai batzuk non emango ditugun asken dantzak eta…Gero neguko arropak jasteko gogoa ere etorriko zaigu eta  honekin batera garaiko gozamenetan murgiltzeko aukera.

Haserre nengoen hasieran, zeren inguratzen nauen rollo txar guzti horrek ez dut ni kutsatu  eta  goitik behera deprimituta uztea. Aurrera nahi dut begiratu, naiz eta ez dakidan behar beste iratzargailu izango ditugun etxean, lehengo egunetan!!!

Kurtso Berria eta bere Pelikulak

vuelta al cole

Seguruenik neska-mutil asko hasita egongo dira honezkero aurki ikasturte berria hasiko delako ideiari bueltak ematen. Gutxi-asko, asko pentsatzen arituko dira zer ikaskide izango dituzten ikasgelan ondoan, tutorea zein izango den, edo aurtengo ikastaldian zein zaila gertatuko den mate ikastea.

Eta normala da, eta ondo iruditzen zaigu horrela izatea. Arazoa da hainbat neska-mutil, “pelikula” horrekin hasten direnean, okerrenean jartzen direla, eta nola edo hala, sarri askotan, horrelako pentsamenduek institutuko lehen egunean aurretiazko jarrera negatiboarekin joatea eragiten dutela.

Azken egunotan ildo horretan doazen hainbat dei jaso ditugu gure 116.111 telefonoan. Horietako lehena aurten batxilergoan hasiko den mutil bati buruzkoa da. Etapa berria da eta, antza denez, urduri eta zalantzati dago horren aurrean, ikuspegi akademikotik. Zaila izango ote den kezkatuta dago, gutxiegi aterako duen, irakasleak zorrotzagoak izango diren, etab. Jakina, Zeuk Esan atalean esan diogu lan egin egin beharko duela, baina lasaitu egin dugu (eta lasaitu egin gaitu), maila horretara batez besteko notarekin iritsi dela esan digunean. Hau da, bide horretan jarraitzeko eta seguru ez duela arazorik izango.

Bigarren deiak alderdi sozial batekin zeukan zerikusi handiagoa. 13 urteko neskatila zen, aurten beste ikastetxe batean hasiko dena, institutu berri batean. Ondorioz, neska, berez, inor ezagutzen ez duen gela batean lurreratuko da. Guztiarekin ere, oso logikoa, bere kezka. Aurreko kasuan bezala, lasaitzen saiatu gara, eta esan diogu ahal den heinean eta bere ardura guztiz normala izanik ere, zer gertatzen den itxaroteko , hau da, ez duela zertan okerrenean jarri eta inork ez diola hitzik egingo pentsatu, seguruena delako hori ez dela gertatuko eta, ez dakienez, ez duelako zertan horrelako pelikularik egin.

Jarraibide hori, finean, guztiz baliagarria da bi kasuetan. Alegia, balekoa da gaztetxoak bueltaka ibiltzea ikasturte berria nola hasiko duten, baina, ahal dela, ez daitezela ideia itxiekin joan, ez ditzatela aurreikuspen zurrunak egin eta, finean, ikasturte berriak seguru ekarriko dizkien sorpresez disfruta dezatela.

Nolanahi ere, Zeuk Esan taldeak atsegin handiz entzungo die gai horiekin burua hausten dabiltzan neska-mutil guztiei, eta oso pozik opako die guzti-guztiei 2014-2015 IKASTURTE ZORIONTSUA!!!

Melendiren abesti baten ondorioz….

rompiendo_silencio2

Orain dela egun batzuk, Bizkaiko neska baten mezua jaso genuen blog honetan hurrengokoa argitaratzeko eskatuz, denok irakur dezazuen eta laguntza eskaintzen duela sentitzeko.

Kaixo neskak, Nekane naiz, istorio txiki bat kontatu nahi nizueke, beldurrezkoa, baina amaiera zoriontsu batekin….Istorio bat, niretzako, hitz egitea debekaturik dagoen gai bati buruzkoa da….

Orain dela hilabete batzuk, nire lagun mina eta ni pipak jaten ditugun enparantzan geunden, youtube-an Melendi entzuten, izugarri gustatzen zaigu….

Erreprodukzio zerrendan, “La tortura de Lyss” izeneko abestia agertu zen, aita baten bere alabarenganako abusu sexualei buruz hitz egiten duena, oso gogorra da…Ni, momentuan, piztu nintzen eta bere alabaren lañotasuna lapurtu duen aita honen aurkako mezuak botatzen hasi nintzen.

Nire bakarrizketan murgildurik, nire laguna mutu geratu zen baina ez ninduen harritu, astakirten hutsa bainaiz….Baina bat-batean negarrez hasi zen eta ahal izan zuen moduan hurrengokoa esan zidan: “Zuregan konfiantza izugarria daukat, inoiz kontatuko duzula espero dut, bestela….” Eta, momentu horretan, ezusteko berria bota zuen! Nire lagunari buruz dena nekiela pentsatzen nuen, baina ez zen horrela, besarkada izugarria eman nion, mutu geratu nintzen….

Nire laguna eta bere ahizpak bere aitarengandik abusu sexualak sufritu zituzten; egoera, zorionez, ahizpa txikiaren berrikuste batean antzeman zen.Horregatik, euren aitite-amamarekin bizi ziren. Gaur egun, jadanik nagusia da eta psikologoak bizi izan duen guztia berreraikitzen lagundu dio, daukan zauria pixkanaka sendatzeko. Orain, indartsuago sentitzen da nahiz eta ezin ahaztu….

Hortik aurrera, nire laguna laguntzeko denetarik irakurri nuen, gidaliburu bat bilatzen nengoen baina ez da existitzen, bai, ordea, lagundu diezaioketen hainbat profesional….Nik ezin diot ahazten lagundu. Berak esan dit hobeto sentitzen dela kontatu zidan unetik, konfiantzazko pertsonekin sekretua partekatu zuen unetik…Ez dakizue nola lasaitzen nauen hori entzutea!

Imajinatzen nituen baino kasu gehiago daude, %20ko pertsonek abusuak pairatzen dituzte haurtzaroan, zoritxarrez, oso zailak izaten direnak antzematen eta oharkabean mantentzen dira, familia barnean izaten baitira. Sarritan, gainera, amak abusuei buruz kontzienteak izaten dira baina ez dute salatzen, nire lagunaren kasuan bezala. Umeek ez dute abusu hauek saihesteko gaitasuna, nagusiengandik bortxatuta izaten baitira eta inolako babesik gabe…

Hau irakurri ondoren, ZEUK ESAN-etik ISILTASUNA ALDE BATERA uztera eta 116.111 telefonora dei dezazuen gonbidatzen zaituztegu, honelako egoera batean aurkitzen den pertsonaren bat ezagutzekotan, laguntza eskaintzeko. Abusuak sufritu badituzu ez gorde zurekin, kontatzea lehenengo pausua da, zaila da baina jende pilo dago zu ulertzeko prest eta lagunduko zaituena, ez eduki beldurrik, BAKARRIK EZ ZAUDE ETA! Animo pilo eta indarra gure partetik!