Boteiloia dela eta…

botellon - boteiloiaInoiz izan ditugu, norbaiti edariarekin eskua joan ondorengo kuadrilakoen aholku deirik. Baina normalean, 116111ean,  ez dugu botelloiarekin zerikusia duen deirik jasotzen.

Kontuak kontu, Zeuk Esan Zerbitzuko lankideok inoiz galdetu gara nola izango litzatekeen gai honi lotutako elkarrizketa tekefoniko bat  gazte edota aita-ama batekin. Kontu horietan ibili eta gero, mahai gainean jarri ditugu hausnarketa zein galdera batzuk.

Guraso baten ikuspuntutik honelako kontu eta galderak pentsa genitzake:
Benetan kezkatzen gaitu neska-mutilek boteiloia egitea?. Eta zer egin dezakegu gurasook?. Konturatzen ahal gara nolako ondorioak izan ditzakeen honelako joerak?

Autotitateak egiten ote dute nahiko, edo egin beharko lukete gehiago?. Eta horrela izatekotan, zer?

Zeharo debekatu beharko litzateke boteiloia, edo toki konkretu batzuk jarri beharko lirateke hirietan (batzuetan dauden bezala) horretarako?

Kontsumo mota hau debakatuz gero, berdin egin beharko genuke terrazetako edo ohiko txikiteoarekin?

Bestalde, zer erantzun emango liekete gazteek galdera hauei? Nolako hausnarketak izango lituzkete?

Agian gogoratuko ligukete tabernetan kontsumitzeko lain dirurik ez dutela, etabar.Era berean, galde litezke zer gogaitzen digun nagusioi boteiloiaren kontuaz. Edateak? Mozkortu, zarata batean ibili eta dena hankaz gora usteak, edo…?

Agian aurpegiratuko ligukete gure jarrera ez dela eredugarriena txokoan gaudenean, edo tabernarik taberna txikiteatzen gabiltzanean, besteak beste. Umetatik ikusi duten ohiko jarrera familikoia izanik, kontuan hartu beharko genukeela eskontzetako ospakizunak ere nolakoak ohi diren. Hau da: gurasooi leporatuko ligukete beraien kontsumo mota horren “ikasgaiaren” errua. Ez ala?

Dena dela, ondo dago batzuen eta besteen balizko ikuspuak islatzea hemen, baina al gaituzu zurea nolakoa den? Zein da bada boteiloiari buruz duzun iritzia?

Talde presioa

Orain direla egun batzuk kezkati deitu ziguten Zeukesanera neska-mutil batzut. Dirudienez kuadrilan “ausartenak” hasi omen dira edaten. Hasiera batean gure deilariak ez dira estutu, baina geldiro beste horiek temati hasi omen dira hauek presionatzen edaten has daitezen.

Deilarien taldeko 13 urteko gaztetxo batek aho zabalik utzi gintuen ikuspegi sendo batekin, hots: Gurekin sartzen dira eta gutxi balitz festa izorratzen digute euren itsu penagarriarekin!!!

Benetako lagunak badira ez dizute INOIZ erre edo edatera derrigortu behar, zuek ez nahi ez baduzue erabaki hoti hartu.

Jakin ezazue eskubide osoa duzuela EZ esateko, eta haiek ez dira inor zuei adarra jotzeko kontu horiekin. Modu berean zuek ere egin dezakaezu, eta ez duzue egiten!!!

Badakizue nola deitzen zaion haien jarrerari: Talde presioa. Kontua da lagunarteko batzuk hasten direla “nagusien” gauzak egiten, beren buruari garrantzia eman nahian, baina ez daudenez eroso eta zihur hartu duten jarrerarekin, ingurukoei ziria sartzen hasten dira, eta ez badute horrela ezer lortzen, baita burlaka ere “desfasatuta” zaudela konbentzitu nahian. Erabat oker dabiltza, zeren edateak edo erretzeak ez du zerikusirik aurrerakoia izatearekin.

Batzuetan ez dugu jakiten nola eman ezetza, agian txarto gelditukoaren beldurrez, eta orduan gogoz kontra beraien sarean sartzen hasten gara. Dena dela, beti da hobe gauzak garbi uztea, eta norberaren erabakia ausarti plazaratzea.

Badaude moduak presio hori gainditzeko edo gutxienik baretzeko. Ondorengo adibedeak baliogarriak izan daitezke ahalegin horretarako.

•    Ahalik eta lasaien esan: “ez, eskerrik asko, baina ez dut nahi”
•    “Ez daukat gogorik, ez zait gustatzen eta ez daukazu berriz eskaini beharrik”.
•    “Lagunak gara eta lagunartean inor ez da derrigortu behar. Zuk egin nahi duzuna, baina errespetatu nire nahia”
•    Gaur ez; agian hurrengo batean. Esango dizut nahi badut. Lasai.
•    Ez dut edan nahi, burua argi nahi dut eduki bihar eta.
•    Ez, ez, erabat txarto ipintzen nahiz eta ez dizuet festa izorratu nahi

Kontatuko diguzue nola joan zaizuen kontu hau eta zein esaldi izan den baliogarriena.
Deitu ziguten neska-mutilei ondo etorri zaizkie trikimailu hauek. Kontau EZETZ esaten jakitea da, eta hori entrenatu beharra dago. Has gaitezen beraz!!!Animo!!!