Nire lagunik onena urruntzen ari da

amigas - lagunakA zelako aldaketak ematen diren nerabezaroan; gorputza, pentsakerak eta harremanak zurrunbilo geldiezin batetan murgilduak izanten baitira!

Badakigu nerabe askok betiko lagunak mantentzen dutela, baina egon badaude garai honetara heltzerakoan lagunez aldatzen duetenek. Aldaketa hauek normalak dira, nahiz eta egoera horretan murgilduta ari direnek sarri askotan garai txarrak bizitzea tokatzen zaizkien.

Orain dela gutxi deitu zigun honelako egoera batetan buru-belarri sartuta dagoen neskato batek, gure 116111 Adingabeei zuzenduriko Telefono Zerbitzura

Neskatoak 12 urte dauko eta larrituta agertzen zen bere lagunmin baten portaera zela eta, txikitako, betiko lagun baten portaeraz larrituta, alegia. Horrela bada, esan zigun lagun hori beste lagun talde batera hurbildu eta urruntzen ari zaiola, ez baitira geratzen irteteko edo egoteko, beste barik, lehengo legez. Talde berriko whastsappa ere egin omen dute, eta ez dute gure neskatoa kontuan izan.

Ez da batere arraroa neska hau minduta egotea. Deitu zigun zer egin lezakeen galdetuz. Zer aholkatu kasu honetan? Jakin badakigu ez dagoela formula magikorik di-da batean ezinegon hori uxatzeko eta, eraberean, badakigu baita ere aholurik onena ez dela praktikan ipintzen errazena dena. Lagun horrekin berba egitea du irtenbidea. Agian, harremana ez da bueltatuko lehengora, baina efektua egon bada inoiz neskato bi hauen artean, aukera eman behar diete euren buruari krisialdi honi buruz hitzegiteko, aurrez aurre. Horrela sendotzen da nortasuna; hau da: arazoei aurre eginez eta norberak norberen buruari bizkarra eman gabe.

Garai hauetan honelakoak gertatzearen arrazoiak garaiak berak ditu, aldaketak han eta hemen aldaezinezko ezaugarri bihurtzen baitira nerabezaroan. Baina arrazoiak arrazoi, norbait minduta agertzen zaigunean, eta neska hau horrela hurbildu zitzaigun, bere ezinegona entzutea eta bere mina laztantzea da lehena.

Udako lagunak, benetako lagunak

Hemen usten dizuegu joan den astean 116111 an gazte batek kontatu zizkigun bizipenak. Asko gustatu zitzaidan bere kontakizuna, batez ere lagun izateari lotuak dauden baloreei buruz mintzatu zelako. Honela izan zen gutxi gorabehera.

“Azkenik banoa herrira!!! Hasieran ez nuen gogo handirik izan, baina orain oso pozik nago nire lagun Bittor nirekin dator eta.

Lagun onenetarikoa da, eta herriko lagunei buruzko kontu asko aipatu dizkiot. Nolakoa den bakoitza, txirrinduz egiten ditugun irteerak, erreka erdi-izoztuan ohi ditugun murgilaldi eta barre algarak, betidanik maiteminduta eduki nauen neska nolakoa den, etabar.

Txikitatik ezagutu izan ditudan bazter horiek erakutsi nahi dizkiot, non bizipen  hunkigarri eta goxoak izkutatu dauden, non txisteak kontatu edo lehenengo musuak izan genituen.

Herriko kuadrila berezia da niretzat. Haien gurasoak eta gureak, txikiak ginenetik ezagutzen dira. Horrela egin ginen lagun, paseatzera ateratzen zigutelako haurrak ginela. Politena zera da, desberdinak garela, leku anitzetatik baigatoz eta guretariko bat gainera atzerrian jaiotakoa da. Kolore guztietakoak gara eta hobeto baino hobeto eramaten gara gure artean.

Hiri berean biziko bagina, seguru nago ez zela berdina izango. Baina bertara iristen garenean, bakoitzak bere berezko izaera erakusten du, inolako mozorrorik gabe. Benetako adiskidetasuna dugu, eta Bittorrek guzti hori bizitzea nahiko nuke.

Txarrena zera da, lagunak ez ezik, familia ere partekatu beharko duela, hau da: ama, aita, aittita, amona, osaba-izekoak, janorduko zalapartak eta komun bakarra, naiz eta handia izan. Baina deserosotasun hura zer da bada Bittorreri nire lagunak ezagutaraztearen ondoan?