Kurtso berrirako ditudan helburuak

Urrian sartu berri gara. Egunak daramazkigu opor bukaeraz hitzegiten eta uste dut motibo nahiko dela hasieraz mintzatzeko. Zeren hasieraz, baina?

Ikasleentzako, sasoi hau urtearen hasiera bezain esanguratsua da, eta helburu berri eta desio dexenterekin hasten dira. Ez ala?

Helburu berriak

116111-era deitu zigun neskato batek, aitortzen zuen urtero erortzen zela zepo berean; hau da: bururatzen zitzaizkion  asmo “berri” batzuk, baina inon apuntatzeko ohiturarik ez zuenez, egunak pasatu hala, ahaztu egiten zitzaizkion asmo hoiek. Orduan, apuntatzera ohitu zen, baina honela ere ez zuen ezer aurreratzen, apuntatukoa begiratzea ahazten baizitzion. A zelako amarrua!!

Baina aspaldi -esaten zigun neskatoak- gaindututa omen zuen nahastura xelebre hori. Nolatan ba? Honela mintzatzen zen:

“Kontua da, beti direla berdinak eta denboraren eraginez kaskoan grabatuta geratu zaizkidala! Zeintzuk? Honako hauek:

  1. Etxeko lanak egunean eraman, asterketa bezperan itsumustuan ez ibiltzeko, edota asteburuak eta gauak lasaiago izateko.
  2. -Ordutegi egokian lotaratu, atsedena hartu eta pilak kargatuta, kementsu, iratzartzeko.
  3. – Janaria zaindu eta kirol pixkat ere egin. Ez utzi “bikini operazioa” udarako bakarrik.
  4. – Gelako kaixen garbiketa egin, eta ez pilatu “zanbor” gehiegi.
  5. – Maitemindu behingoz, baina oraingoan benetan eta ez zinemako mutil katxarro batekin”

Konturatzen bazarete,  goiko zerrenda osoa obligazioekin eta ohiturekin lotuta dago, erabat. Sarritan, zaila egiten zaigu nahiak betetzea obligaziotik at, barne desiozko nahiak ez badaude, ezta?

Kontuak kontu, gure deilaria gogotsu zegoen kutsoa errotik eramateko eta itxaropentsu baita oraingoan nahiak ekintza bihurtzeko  ere.

Ez dakit ulertzen diozuen neska hau. Bai ala?.

Beldurtzen gintuen eguna heldu da!

Gogoratzen naiz, aspaldi sartu zitzaigun deia batez.Hartan, laguntza eskatu zigun 11 urteko neskato batek. Eva izena jarri diogu. Hilekoa jaitsi omen zitzaion lehenengo aldiz eta bazituen kexu eta zalantza batzuk, horren harira.

Klasean bera izan omen zen lehena kontu honetan, eta lotsa ikaragarria bizi izan zuen. Berehalako unean dutxan sartu zen  txarto eta zikin sentitzen baitzen. Jota esperientziaren zurrubiloan.

Evak jakin nahi zuen bere sentsazio hura normala zen ala ez, zeren gertatutakoa gutxi izan balitzaio, ama pozarren hasi omen zitzaion algara betean “nire alaba egin da emakume!!!”deidarka, alabak berria eman zionean. Batetik amaren poza eta bestetik bere lotsa.

“Nor dago ondo, ni edo nire ama?”-esan zigun.

“Biok”-erantzun genion “Beldurtzen gintuen eguna heldu da!” irakurtzen jarraitu

Lagun ona

Gaur jaso dugu bene-benetako dei zoragarria bat, hainbat txatxaren bitartean.

Hamalau urteko neska bat izan da gure 116111 telefono zenbakia markatu duena. Kezkatuta agertu zaigu bere lagun baten arazoak direla eta. Antza lagun horrek ez du ea ezer jaten; erabat ahul eta argal dago aspaldi, baina bere burua lodi ikusten du. Gure deilariak uste du bere laguna anorexiaz jota egon daitekeela.

Biak doaz ikastetxe batera eta bertako irakaslegoa arduratuta dago lagunagatik. Egin behar den modura, ipini dira harremanetan neskaren gurasoekin eta ematen du laster sendagilearengana eramango dutela laguntza emateko.

Baina gure deilaria zerbait gehiago egin beharrean dago eta ez daki zer. Esan diogu nahiko egiten dagoela eta lagunaren ondoan egotea dela egin dezaken gauzarik hoberena. Gurasoek eta sendagileek emango diote behar duen babesa eta laguntza,baina lagun baten berotasuna ezinbestekoa egingo zaio trantze horretan.

Gure laguntza izango du deilari honek nahi duen guztirako. Honelako gazteak zaindu beharrak daude eta. Horregatik ba, pozik gaude honelako deia pozgarriak baitira.

Argazkia Flickr (CC)-tik

Boteiloia dela eta…

botellon - boteiloiaInoiz izan ditugu, norbaiti edariarekin eskua joan ondorengo kuadrilakoen aholku deirik. Baina normalean, 116111ean,  ez dugu botelloiarekin zerikusia duen deirik jasotzen.

Kontuak kontu, Zeuk Esan Zerbitzuko lankideok inoiz galdetu gara nola izango litzatekeen gai honi lotutako elkarrizketa tekefoniko bat  gazte edota aita-ama batekin. Kontu horietan ibili eta gero, mahai gainean jarri ditugu hausnarketa zein galdera batzuk.

Guraso baten ikuspuntutik honelako kontu eta galderak pentsa genitzake:
Benetan kezkatzen gaitu neska-mutilek boteiloia egitea?. Eta zer egin dezakegu gurasook?. Konturatzen ahal gara nolako ondorioak izan ditzakeen honelako joerak?

Autotitateak egiten ote dute nahiko, edo egin beharko lukete gehiago?. Eta horrela izatekotan, zer?

Zeharo debekatu beharko litzateke boteiloia, edo toki konkretu batzuk jarri beharko lirateke hirietan (batzuetan dauden bezala) horretarako?

Kontsumo mota hau debakatuz gero, berdin egin beharko genuke terrazetako edo ohiko txikiteoarekin?

Bestalde, zer erantzun emango liekete gazteek galdera hauei? Nolako hausnarketak izango lituzkete?

Agian gogoratuko ligukete tabernetan kontsumitzeko lain dirurik ez dutela, etabar.Era berean, galde litezke zer gogaitzen digun nagusioi boteiloiaren kontuaz. Edateak? Mozkortu, zarata batean ibili eta dena hankaz gora usteak, edo…?

Agian aurpegiratuko ligukete gure jarrera ez dela eredugarriena txokoan gaudenean, edo tabernarik taberna txikiteatzen gabiltzanean, besteak beste. Umetatik ikusi duten ohiko jarrera familikoia izanik, kontuan hartu beharko genukeela eskontzetako ospakizunak ere nolakoak ohi diren. Hau da: gurasooi leporatuko ligukete beraien kontsumo mota horren “ikasgaiaren” errua. Ez ala?

Dena dela, ondo dago batzuen eta besteen balizko ikuspuak islatzea hemen, baina al gaituzu zurea nolakoa den? Zein da bada boteiloiari buruz duzun iritzia?

Nire Mendetasun Ezezaguna…

Orain dela hilabete batzuk Igorrek (alegiazko izena) Zeuk Esan telefonora ditu zuen, Haurtzaro eta Nerabezaroaren Arreta Telefonora; 17 urteko gipuzkoarra da, eta esan zigun lehendabiziko gauza zera izan zen: “Neskalagunak utzi egin nau, ez daukat konfiantzazko lagunik, eta eguna amarekin sesioan igarotzen dut, nire bizitza kakatzarra da…”.

Nolatan uzten du hain mezu negatiboa adin horretako gazte batek telefonoa hartu eta berehala? Igor bere historia kontatzen hasi zen…

Naroarekin, neskalagunarekin, orain dela bi urte ibiltzen hasi zela esan zigun. Dioenez, neskak utzi egin du bera asko aldatu delako, eta egun osoa haserre egotea leporatzen omen zion, eta Igor gezurretan ari zela sentitzen zuelako eta ikastetxean baino ikusten
ez zuelako, eskolara joaten zen egunetan… Igorrek aitortzen du Naroak arrazoi pittin bat bazuela…

Kontatutakoa entzunda, gezurretan eta neskalagunari denbora gutxiago eskaintzen zergatik ibiltzen zen galdetu genion, bere izaera zergatik aldatu zen eta zergatik ez zen eskoletara joaten…

Mutilak aitortu zuen lagunek beraz paso egiten dutela, irteten direla eta eta ez diotela deitzen eta, baten batek, nonbait, haserre egoteko motiboak bazituela, diru dezente eskatu eta oraindik ezin izan ziolako itzuli… Igorrek, triste, aitortu zuen orain bi lagunekin baino ez duela hitz egiten Whatsapp bidez.

Berriro ere galdetu genuen ea bere ustez betiko koadrilak zergatik ematen zion bizkarra eta ea zer zen zorretan “diru dezente” izate hori… Finean, nerabe honek erantzunak ematea behar genuen eta, ondorioz, bere buruari ere erantzutea.

“Nire Mendetasun Ezezaguna…” irakurtzen jarraitu

Gaur osteko pirula

Egon, badaude ondorengo eguneko pirulaz kezkati deitzen digutenak! Denetarikoak daude, hau da: hartu orduko deitzen digutenak, harremanak izan ostean deitzen dutenak edo , nahi arinago nahi geroago kezkatzen ez direnak. Dena dela, batzuentzako zein besteentzako, lerro hauek baliogarriak zian daitezke.

“Kontuz ibili zaitezke distxosozko piruja horrekin”, ez baita umeen jolasa. ANTISORGAILU HORMONALA da, eta sendagileak eman diezazueke, baina ez da abusatu behar. Barrial baterako da eta ohiko antisorgailu bezala ez da hartu behar.

Gauza gehiago: Ez zaitu babestuko IHES-ren (SIDA, gaztelaniaz) aurka, ez eta sexu harrenanen bidez kutsatzen diren gaixoez ere. Era honetako gaixoak, HIESa bera edota haurdunaldiak ekiditzen dituen antisorgailu bakarra, kondoia da.

Koitoaz bukatzen diren sexu-harremanetarako prestatuak egon behar gara, eta horretarako antosorgailuren bat edo beste erabiltzea ezinbestekoa dugu. Agian, egokien datorkiguna, kontuan izanik gure ezaugarria pertsonalak, adina, maiztasuna, sexu-harreman mota, besteak beste. Eta metodo antisorgailu egokiena aukeratzeko, ginekologoarengana joan behar gara.

Ez dakit gogoratzen bazaizue zerbait gehiago. Ezer esateko baduzue, idatzi lasai komentarioetan. Gero arte.

Lagun ona

La Buena AmigaGaur jaso dugu bene-benetako dei zoragarria bat, hainbat txatxaren bitartean.

Hamalau urteko neska bat izan da gure 116111 telefono zenbakia markatu duena. Kezkatuta agertu zaigu bere lagun baten arazoak direla eta. Antza lagun horrek ez du ea ezer jaten; erabat ahul eta argal dago aspaldi, baina bere burua lodi ikusten du. Gure deilariak uste du bere laguna anorexiaz jota egon daitekeela.

Biak doaz ikastetxe batera eta bertako irakaslegoa arduratuta dago lagunagatik. Egin behar den modura, ipini dira harremanetan neskaren gurasoekin eta ematen du laster sendagilearengana eramango dutela laguntza emateko.

Baina gure deilaria zerbait gehiago egin beharrean dago eta ez daki zer. Esan diogu nahiko egiten dagoela eta lagunaren ondoan egotea dela  egin dezaken gauzarik hoberena. Gurasoek eta sendagileek emango diote behar duen babesa eta laguntza,baina lagun baten berotasuna ezinbestekoa egingo zaio trantze horretan.

Gure laguntza izango du deilari honek nahi duen guztirako. Honelako gazteak zaindu beharrak daude eta. Horregatik ba, pozik gaude honelako deia pozgarriak baitira.