Nire Mendetasun Ezezaguna…

Orain dela hilabete batzuk Igorrek (alegiazko izena) Zeuk Esan telefonora ditu zuen, Haurtzaro eta Nerabezaroaren Arreta Telefonora; 17 urteko gipuzkoarra da, eta esan zigun lehendabiziko gauza zera izan zen: “Neskalagunak utzi egin nau, ez daukat konfiantzazko lagunik, eta eguna amarekin sesioan igarotzen dut, nire bizitza kakatzarra da…”.

Nolatan uzten du hain mezu negatiboa adin horretako gazte batek telefonoa hartu eta berehala? Igor bere historia kontatzen hasi zen…

Naroarekin, neskalagunarekin, orain dela bi urte ibiltzen hasi zela esan zigun. Dioenez, neskak utzi egin du bera asko aldatu delako, eta egun osoa haserre egotea leporatzen omen zion, eta Igor gezurretan ari zela sentitzen zuelako eta ikastetxean baino ikusten
ez zuelako, eskolara joaten zen egunetan… Igorrek aitortzen du Naroak arrazoi pittin bat bazuela…

Kontatutakoa entzunda, gezurretan eta neskalagunari denbora gutxiago eskaintzen zergatik ibiltzen zen galdetu genion, bere izaera zergatik aldatu zen eta zergatik ez zen eskoletara joaten…

Mutilak aitortu zuen lagunek beraz paso egiten dutela, irteten direla eta eta ez diotela deitzen eta, baten batek, nonbait, haserre egoteko motiboak bazituela, diru dezente eskatu eta oraindik ezin izan ziolako itzuli… Igorrek, triste, aitortu zuen orain bi lagunekin baino ez duela hitz egiten Whatsapp bidez.

Berriro ere galdetu genuen ea bere ustez betiko koadrilak zergatik ematen zion bizkarra eta ea zer zen zorretan “diru dezente” izate hori… Finean, nerabe honek erantzunak ematea behar genuen eta, ondorioz, bere buruari ere erantzutea.

“Nire Mendetasun Ezezaguna…” irakurtzen jarraitu