Haurtzaro eta nerabezaroaren babeseko arloan lan egiten dugun zerbitzuak zein neska- mutilekin darionen profesionalek interpelatuak izan gara azken asteetan gazteen inguruan eman diren gertaera bortitzengatik.
Zer egin dugu?, zer egiten ari gara?, zer egin ahal dugu?…gertakari hauek errepika ez daitezen irtenbiderik lortu ahal dugu? Babesa, zigorra, eskubide, betebehar … etab. Hauek, jendartearen parte handiak kexatuak planteatzen dituzten galderak dira, gure gazteen inguruan ematen ari diren bortxakeriazko kasuak direla eta. Kontu hauek egunero agertzen dira eta erantzuten saiatzen gara, baina badakigu erraza ez dela.
Aurrean komentatutakoaren ildoan, gazteen bilakaeran handitu badiren biolentziazko kasuak planteatzea komenigarria izango zen. Puntu honetan, helduen artean batez ere, gure garaietako konparaketak egitera jotzen dugu; honela, zoritzarrez, betidanik eman direla borrokak, errietak, liskarrak eta lapurretak non gazteak sartuak egon diren konturatzen gara. Agian, beharrezkoa litzateke kontuan izatea beste alderdi batzuk, gure ikuspuntutik garaien konparaketan aldatu direnak. Bata, bihozgabekeriarekin zerikusia duena, ematen dela egoera hauetan baina baita ere beste kasuetan, eskola-jazarpenean adibidez.
Gehiegizko biolentziaz ari ginen, doaneko oldarkeriaz, non enpatia eta kontsiderazioa ez da agertzen. Modu honetan, arreta deitu digu, kasu batzuetan, helduenganako errespetu falta ikaragarria ikusten dela, eta adin gehiagoko pertsonekin baita. Erreferentzi falta nabarmena ikusten da beste garaian agintea lortu zutenengana. Esan beharra dago, argitzeko, aipatutako kasuetan aspektuak ez direla adierazleak edo haraindikoak, badira edo izan daiteke garai berrien seinaleak.
Aipatu beharra dago, ikuspuntu hauek askotan alderatuak daudela gaur egun daukagun informazio iturri gehienak ez direlako fidagarriak. Gainera, lehen baino leku gehiagoetara heltzen dira eta bidean kutsatzen doaz. Izan ere, estatistiketara jota, badaude ikasketa mukuru baieztatzen dutenak gure inguruko delinkuentzia adierazleak murriztu direla, datu hau jakinda, “ezagutzen” dugun informazioaren hausnarketa egin beharko genuke.
Zentzu honetan, arreta deitu nahi dugu fenomeno honek eragin dezakeen pertzepzio eta jarrera aldaketak, inplikatuak dauden pertsonengan. Adingabeko jendartearen berezko irudiaren babesean pentsatzen dugu eta burura etortzen zaigu galdera bat: Arreta maremagnum honek ekar ditzake kutsadura efektua?
Nahiz eta estadistikak delito kopuruak berantz doazela esan, profesional kezkatsuek galdera batzuk egin behar ditugu, esate baterako: zergaitik adin gabeko batek elkartasunaren mugak pasatzen ditu eta modu hain krudela?
Galdera hau erantzuten saiatzen, bururatzen zaizkigun erantzunak alderdi ugarikoak dira; adimen arazoak, inguru txirotua, balore falta, hezkuntza urritasuna familia inguruko arazoen eraginez, laguntza gabezia edo pertsona helduen erreferentzi falta ondorioztatzen duena banakotasunaren joera edo, beste modura esanda, komunitate sarearen desagerpena (tribu famatua) oraindiko sentimendua eta gehiegizko eskaeraz (hau nahi dut eta orain izan behar da!), arau eta mugen falta garrantzitsua, etab.
Lan pilo dagoela esan behar dugu, prebentzio arloan gehienbat baina gazte hauek haien erantzunkisuna onartzen eta lantzen baita ere. Gure artean momentu honetan “mano dura” eta adingabekoentzat ere zigorra gogorra besteentzako eredua izan daitela eskatzen da. Baina gizartearen erantzuna ez da erantzun arina ,deigarria baina eskasa izan behar .Honek diskriminazioa sortzeko laguntzen du eta gizarteak,indarkeriak justifikatu gabe, beste erantzun sakona eta orokorraren bila lan egin behar du baina ez bakarrik kolektibo hauekin lanean aritzen garen profesionalek baizik eta egunerokotasunean elkar-eragiten dutenak ere; familia, auzokoak, irakasleak, komunikabideak, etab.