Adiskidetasuna eta ardura

Agur bero bat blog jarraitzaile guztiei!

Gaurkoan, 116111 zenbakitik heldu zaigun istorio erreal bat elkarbanatuko dugu zuekin.

Bakoitzak bere irakaspena atera dadila, baina azpimarratu nahi dugun lehen gauza, Adiskidetasunaren garrantzia da. Zorte handia daukate arduratzen diren lagun taldea duten horiek!! Hori delako adiskidetasuna; momentu onetan elkarrekin gozatu eta, txarretan, ondoan izan, elkar lagundu, gaizki sentitzen denak ez  badu laguntza beharrik ikusten ere.

Zenbaitetan lagun on batek arazoak izaten ditu eta ez da egoerataz jabetzen. Zeuk Esan-en ez dugu inor larritu nahi, baina badira, ordea, arriskutsuak diren egoera batzuk, bizitza bera ere arriskuan jar ditzaketenak.

Ondoko hau da gaurko adibidea. Sare sozial baten bidez ezagutzen duzu pertsona bat. Adiskide egiten zarete eta “nolako atsegina den, zure adin bera daukat, gustukoak ditugu gauza asko, ez da ezer txarrik gertatzen…” pentsatzen duzu. Profileko argazkiak i-zu-ga-rri-ak!!! dira; mugikorreko zenbakia eskatzen dizu (hurbiltzen doa gutxinaka, badauka informazio gehiago) eta hilabete batzuetan zehar, zurikeriatan dabil, zein liraina den, maitemintzen ari naiz…oso antzekoak zarete eta maitasuna, igortzen duen hitzen indarrarekin batera hasten doa, “ez dut inoiz zu bezalako inor ezagutu”; “ kasualitatez, bisitan zatozenerako zurekin xahutu dezakedan diru asko daukat…”. Konfidentziak gehituz doaz eta zure zein familiaren inguruko informazio guztia ematen diozu. Baina zure familiari, ez dakizu zergatik, ez diozu ezer kontatzen; harremana sekretupean gordetzen duzu. Ba al dakizu zergatik? Desegokia ez bada, ez dago zertan ezkutatu.

Bidaia egiteko ordua iritsi da eta koadrilakoei kontatzen diezu; asaldatu egiten dira hauek: “Kontuz, ez zaitez joan, ez da erreala, kontu asko eduki…”. “Perfektuegia da erreala izateko, txantxa beharko luke, ikertu, babes zaitez, lagunen batekin joan”. Baina lagunak esajeratzen ari direla uste duzu, benetako maitasuna zer den ez dakitela eta ez zaituztela ulertzen.

Baina zure koadrilak, zure gurasoak ohartarazi zituen, eta zure ihesaldia ekidin zuten. Ikertzen jardun zuten eta profila faltsua zela erakutsi zizuten; asko sufritu zenuen, gezurra esan baitzizun. Baina bizirik zaude, maitasun desengainu batekin.

Beti ere ez da hala izaten. Zenbaitetan istorioaren amaiera zoriontsua izaten da: hitzordura lagun batekin joaten zara, eta ezagutu ostean, dena egia dela ziurtatzen duzu. Gehienetan, ordea, beranduegi izaten da engainuaz jabetzeko, eta egoera arriskutsua izan daiteke.

Denbora pasa ahala, zure koadrilak egin zuena zein garrantzitsu eta kementsua den ikusiko duzu; zure ondoan egon, zu defendatu eta laguntzarik behar ez zenuela pentsa bazenuen ere, hor egon ziren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude