Kurtso berrirako ditudan helburuak

Urrian sartu berri gara. Egunak daramazkigu opor bukaeraz hitzegiten eta uste dut motibo nahiko dela hasieraz mintzatzeko. Zeren hasieraz, baina?

Ikasleentzako, sasoi hau urtearen hasiera bezain esanguratsua da, eta helburu berri eta desio dexenterekin hasten dira. Ez ala?

Helburu berriak

116111-era deitu zigun neskato batek, aitortzen zuen urtero erortzen zela zepo berean; hau da: bururatzen zitzaizkion  asmo “berri” batzuk, baina inon apuntatzeko ohiturarik ez zuenez, egunak pasatu hala, ahaztu egiten zitzaizkion asmo hoiek. Orduan, apuntatzera ohitu zen, baina honela ere ez zuen ezer aurreratzen, apuntatukoa begiratzea ahazten baizitzion. A zelako amarrua!!

Baina aspaldi -esaten zigun neskatoak- gaindututa omen zuen nahastura xelebre hori. Nolatan ba? Honela mintzatzen zen:

“Kontua da, beti direla berdinak eta denboraren eraginez kaskoan grabatuta geratu zaizkidala! Zeintzuk? Honako hauek:

  1. Etxeko lanak egunean eraman, asterketa bezperan itsumustuan ez ibiltzeko, edota asteburuak eta gauak lasaiago izateko.
  2. -Ordutegi egokian lotaratu, atsedena hartu eta pilak kargatuta, kementsu, iratzartzeko.
  3. – Janaria zaindu eta kirol pixkat ere egin. Ez utzi “bikini operazioa” udarako bakarrik.
  4. – Gelako kaixen garbiketa egin, eta ez pilatu “zanbor” gehiegi.
  5. – Maitemindu behingoz, baina oraingoan benetan eta ez zinemako mutil katxarro batekin”

Konturatzen bazarete,  goiko zerrenda osoa obligazioekin eta ohiturekin lotuta dago, erabat. Sarritan, zaila egiten zaigu nahiak betetzea obligaziotik at, barne desiozko nahiak ez badaude, ezta?

Kontuak kontu, gure deilaria gogotsu zegoen kutsoa errotik eramateko eta itxaropentsu baita oraingoan nahiak ekintza bihurtzeko  ere.

Ez dakit ulertzen diozuen neska hau. Bai ala?.

Eutsi gogor kurtsoaren amaierari!!!

“Ai ama!! Ze urduri nagoen! Zenbat gauza ikasi behar ditut eta zenbat lan amaitzekol! Ez daukat denborarik! Zer egingo dut??

Zertarako egingo dut hainbeste ahalegin? Ez daukat astirik, eta gainera nire gurasoak beti nire atzetik!: ikasi gehiago, utzi mugikor hori, ordenagailua logelatik atera!!. Betiko matraka bera!”. Honela esaten zigun 14 urteko mutiko batek lehengo egunean

Kurtsoaren amaiera benetan sasoi txarra da hainbat ume eta gazteentzako.

Kurtso osoko  nekeaz gain, udaberriak ere bere eragina  izan ohi du eta erabat nekatuta  gaude. Udako oporren zain, azken ebaluaketa, ekainako azterketak, etabar. Hainbat ikasleentzat maiatza eta ekaina benetan hile gogorrak bihurtzen dira .

Batzuk ez dituzte lanak egin, eta pilatzen ari zaizkie. Beste batzuek, nahiz eta emaitza onak eduki , azken momentuetan larritu egin ohi dira gauza asko eta denbora gutxi badute, eta ondorioz, sasoi hauetan gehiegi sufritzen dute.

Ikasleen artean, batzuk denboraldi gogor hauetan bere buruarekiko konfiantzaz eta orain arteko emaitzak kontutan hartuz, tentsio normalarekin mantentzen dira eta azken txanpa hau arazorik gabe antolatzen dute, azterketetara  sendo hurbiduz.

Beste asko, berriz, urduri hasten dira; ikasi behar duten orduetan sukalde eta ordenagailuaren arteko bidea mila bider egiten, edota ikasteko mahaitik kanpo denbora luze eginez.

Horrez gain, gurasoak beti atzetik. Egoera honetan,  igo ezina dirudien mendi amaitu ezinean egongo balira sufritzen dute. Ikasleak, dinamika ezegokian sartuta eta irtenbiderik ikusten ez duenean,  laguntza eskatu behar du. Bai anaia edota ahizpa bati, ondo antolatzen dakien bati, dinamika gelditzelo eta lasaitasun puntu bat lortuz, elkarrekin argitxo bat pizteko.

Nahiz eta errezeta magikorik ez izan, geldiketa egin eta plangintza errealista bat prestatzea oinarrizkoa da. Egutegia eta gai-zerrenda aurrez aurre edukiz gero, eguneroko orduak antolatzea ezinbestekoa da; zer ordutan ikasi, zer ordutan  geldialdia egin edota noiz kaleratu lagunekin edota kirola egin.

Hainbat eta hainbat gauza egiteko denbora duzu. Kotuan izan, besteak beste, 7 edo 8 orduko loa derrigorra duzula, eta baita behar bezalako elikadura ere, nahi baldin baduzu gorputza eta burmuina sendo eta bizkor sentitu.

Antolaketa martxan jarri eta denborara,  noizbehinka, gomenigarria da berrikustea. Modu honetan teoría eta praktika alderatuko dituzu, horrela jakin dezakezu egokitzapenik egin behar bada.

Nahiz eta sasoi hau gogorra eta nekagarria izan, oraindik denbora dago!! Honetaz, gurasoekin hitz egitea lagungarria ikusten baduzu, animo eta egin ahalik eta arinen, entzuteko eta laguntzeko prest daude segur aski eta.

Eutsi gogor kurtsoaren amaierari, laster merezi dituzuen atseden-egunak helduko dira eta!!!

Bai, badakigu kurtso berria hastear dagoela!!!

Gaur hamasei urteko neska batek deitu digu amorratuta erabat, kurtsoaren hasiera dela eta, hedabideek ez omen daukate beste gauza hoberik kurtso berriaren hasieraz mintzatzea baino.  Hauek bere hiztzak…:

“Arraro sentitzen ari naiz egunotan, eta askenean konturatu naiz nondik datorkidan sentsazio hura; hau da: “depre” nago, beroa, tirantedun kamisetak eta sandalien garaia bukatzear dagoelako.

Baina orain suminduta nago.  Irratian, egunkarietan, telebistan, okindegian eta persona nagusien artean, egundoko berri hura besterik ez da hizpide: “Erne, gertu , hemen dugu eta opor osteko estresa!!!Vuelta al cole-eskolarako itzulera

Ematen du krisialdia bukatu dela, zu!! Kezka eta buruhauste guztiak lanerako bueltarekin lotuta daude orain!!!

Era batean, normala dela usted dut, baina bestalde esango nuke beraien artean kutsatu baino ez direla egiten matraka  berari  bueltak eta bueltak emanaz.

Ba bai, egia da; oporrak amaitu egiten dira eta egunerokora bueltatu beharra dago, nahiz eta jende askok nahi ez izan. Nik usted dut ezin dutela gozatu lantokian. Nire amak esaten dit zoriontsua dela lana duelako, eta ez daukala asmorik kexuka hasteko.

Esango nuke, nerabeok ere nagusien jokabidea dugu kontu honetan. Kurtsoaren hasieraz mintzatzen garenean, beti da era izugarrian, zeren ematen du munduaren amaiera hurbil dugula. Gogaituta nago eta ez dut gura behin eta berriro kexuz eta “rollo txarrez” bizi… ;“a zer nagia!” edo “zer rollloa!”   ahoan dituzten umeak datorkizkit burura eta

Ikaragarri pasatu izan ditut hiru hilabete hauek. Zeruan nengoela ematen zuen; baina orain bueltatzea tokatzen zait, eskolako lagunekin elkartu eta oporren berri eman eta hartu. Ez zait erraza egingo; badakit, baina ez dago besterik egunerokoa bizitzen ikastea baino… Ez ala? Gainera, egia esan behar badut, ba badaukat lagunek ikusteko gogoa, gehienak ekainetik ikusten ez baiditut

Aurten Batxillergoan hasten naiz, eta naiz eta ikastea ez zaidan larregi gustatzen , badaude aspalditik ezagutzeko gogoa ditudan ikasgai batzuk.

Eta ez da dena bukatzen jadanik. Oraindik badaude jai batzuk non emango ditugun asken dantzak eta…Gero neguko arropak jasteko gogoa ere etorriko zaigu eta  honekin batera garaiko gozamenetan murgiltzeko aukera.

Haserre nengoen hasieran, zeren inguratzen nauen rollo txar guzti horrek ez dut ni kutsatu  eta  goitik behera deprimituta uztea. Aurrera nahi dut begiratu, naiz eta ez dakidan behar beste iratzargailu izango ditugun etxean, lehengo egunetan!!!

Kurtso Berria eta bere Pelikulak

vuelta al cole

Seguruenik neska-mutil asko hasita egongo dira honezkero aurki ikasturte berria hasiko delako ideiari bueltak ematen. Gutxi-asko, asko pentsatzen arituko dira zer ikaskide izango dituzten ikasgelan ondoan, tutorea zein izango den, edo aurtengo ikastaldian zein zaila gertatuko den mate ikastea.

Eta normala da, eta ondo iruditzen zaigu horrela izatea. Arazoa da hainbat neska-mutil, “pelikula” horrekin hasten direnean, okerrenean jartzen direla, eta nola edo hala, sarri askotan, horrelako pentsamenduek institutuko lehen egunean aurretiazko jarrera negatiboarekin joatea eragiten dutela.

Azken egunotan ildo horretan doazen hainbat dei jaso ditugu gure 116.111 telefonoan. Horietako lehena aurten batxilergoan hasiko den mutil bati buruzkoa da. Etapa berria da eta, antza denez, urduri eta zalantzati dago horren aurrean, ikuspegi akademikotik. Zaila izango ote den kezkatuta dago, gutxiegi aterako duen, irakasleak zorrotzagoak izango diren, etab. Jakina, Zeuk Esan atalean esan diogu lan egin egin beharko duela, baina lasaitu egin dugu (eta lasaitu egin gaitu), maila horretara batez besteko notarekin iritsi dela esan digunean. Hau da, bide horretan jarraitzeko eta seguru ez duela arazorik izango.

Bigarren deiak alderdi sozial batekin zeukan zerikusi handiagoa. 13 urteko neskatila zen, aurten beste ikastetxe batean hasiko dena, institutu berri batean. Ondorioz, neska, berez, inor ezagutzen ez duen gela batean lurreratuko da. Guztiarekin ere, oso logikoa, bere kezka. Aurreko kasuan bezala, lasaitzen saiatu gara, eta esan diogu ahal den heinean eta bere ardura guztiz normala izanik ere, zer gertatzen den itxaroteko , hau da, ez duela zertan okerrenean jarri eta inork ez diola hitzik egingo pentsatu, seguruena delako hori ez dela gertatuko eta, ez dakienez, ez duelako zertan horrelako pelikularik egin.

Jarraibide hori, finean, guztiz baliagarria da bi kasuetan. Alegia, balekoa da gaztetxoak bueltaka ibiltzea ikasturte berria nola hasiko duten, baina, ahal dela, ez daitezela ideia itxiekin joan, ez ditzatela aurreikuspen zurrunak egin eta, finean, ikasturte berriak seguru ekarriko dizkien sorpresez disfruta dezatela.

Nolanahi ere, Zeuk Esan taldeak atsegin handiz entzungo die gai horiekin burua hausten dabiltzan neska-mutil guztiei, eta oso pozik opako die guzti-guztiei 2014-2015 IKASTURTE ZORIONTSUA!!!

Agur Markel!! Ez zaitugu ahaztuko!!!

Markel ikastetxea utzi duen lehen hezkuntzako 6. mailako mutiko bat da eta, ikaskide eta irakasleei agur esateko, despedida olerki polit hau idatzi du bertso moduan, ikastetxe berrirantz hegan irten baino lehen.

Besterik gabe, ESKERRIK ASKO!!!

Kaixo denoi!!!

Urria naiz idazten
eta isila pertsonekin,
bara oraingoan hasi naiz sentitzen
Gauzak esan nahi dizkizuedala zuei.

Eskertzen dizuet zuen laguntza, lankidetza eta hainbeste behar dudan ulermena
baina nahi dut jakin dezazuen ikasitako guztia eramango dudala mugagabean

Ez naiz ia inoren laguna,
baina denona izan nahi nuke,
eta otoitz honetan espero dut
zuen belarriak gortuta ez egotea.

Ez zaituzte aspertu nahi banan-banan joanda, amaiezina litzateke eta…
eta mahi dut inor ez dudala ahaztuko zuek jakitea.

Koordinatzaileak, irakasleak, begiraleak, mantentze lanetakoak, jangelakoak…
Beti nire ondoan izan zirenak, ez dut hitzik eman didaten guztia adierazteko.

Laguntza gelako neskez onenak esatea besterik ez,
Ingelesa? Hor ez nabil ibili trebe…
baina… hainbeste lagundu didate
Ia-ia… beldurrek zorabiatu naute.
Eurekin ikasitako guztia neure disko gogor berezian gorde dut,
eta behar dudan edozein egoeratan,
nigatik egin zenuten on guztia erakutsiko dut.

Ez dakit malkorik isuriko dudan,
hobeto utziko dut beste baterako beharbada,
halere esan nahi dizuet ez dudala barkamena eskatzeko eragozpenik
sermoiren batekin edo bestekin hanka sartu badut nik.

Oroitzapen politak ditut gordeko
eta txarrak???… ahaztea hobeto,
denborarekin espero dudalako
dena dela sendatuko.

Gurasoek erabaki dute
institutu batera eramatea…
… faltan botako zaituztet…
nahiz eta… zuek ahaztu gabe, saiatuko nahia bilatzen ordezkoak.

Eskerrik asko, besterik ez…
honela nahi dut adierazi
zuek, zin degizuet,
ahantzi ezingo zaituztet.
Maitasun handiz!!!

Markel 6.B