Gure hobe beharrez egiten omen dute

Hemen uzten dizuet gure lagun batek oparitu digun hausnarketa baten testigantza. Ez dakit zer iritsi izango duzuen irakurri ostean. Dena dela, ematen du edozeni gerta liezaiokeen kontua dela.

mujer pensando - emakumea pentsatzen“Dardarka daukak familia. Batzuetan gustatuko litzaidake nire gurasoek ez balira ezertaz enteratuko; ez irratirik, ez telebistarik, ez egunkaririk, ez ezer…Behintzat oporraldian. Gauez irteten bagara festara, egundoko matraka entzutea tokatzen zaigu beti.

Ikaratan bizi dira, zerbait itsusia gertatuko ote zaigunaren beldurrak ez die lorik egiten ere uzten. Eta noski, gu gara beraien paranoien pagano bakarrak…Guk ez diegu gugatik sufritzera derrigortzen, kontxo!!! Beti hegoak mozten, euren ikaren aitzakiaz…!!!

Baina, amorrua alde batera uzten dudanean, bapatean ohartzen naiz gurasoen izua ez dela tontakeria hutsa. Joe…ematen du geroago eta eraso gehiago daudela; batez ere, eraso sexistak .Kalea gauez  ez da tokirik seguruena, eta horregatik irteten garenean kontzertu batera edo ligatzera, taldean ibiltzea dugu irtenbide bakarra, badaezpada noski. Zu…gurasoen matrakak batetik eta kalean ikaraz ibili beharrak bestetik, izugarrizko ernegua sotzen dit!!

Jakin badakit, beste toki batzuetan askoz ere gehiago sufritzen dutela gurekin alderatuz, eta baita sarritan arrazoirik gabe kexatzen garela ere. Dena dugula. Konforme, ados!!Baina errebelatu egiten naiz honelako biolentziaren aurrean! Ezin dut ulertu zergatik, eta gainera erasoaldia horiek guztiak., gurasoei ematen die arrazoia”