Urduri, lagunaren lasaitasun susmagarriaren eraginez

Joan den astean kontsulta berezi bat  jaso genuen gure 116111 telefono zenbakian. Maria deituko diogu deia egin zigun neskato nerabeari. Bera, erabat urduri zegoen eta lagun batek, egunak arinago, esan zion kontu batekin hasi zen. Lagun hark esan zion, nola inguru hurbileko gizonezko bat “eskua sartzen saiatu zitzaiola”, nahiz eta askenik lortu zuen alde egitea, “beste barik”.

Dirudienez, lagunak ez omen zion eman aparteko garrantziarik gertatutakoari. Aldiz, Mariak ezin zuen utzi pentsatzea lagunak kontatutakoaz, eta horren harira deitu zigun aholku eske.

Mariaren deia adibide ona dugu, nagusien blogego azkenengo postean  aipatutako “angustia”k, inguruan duen eragina nolakoa den hobeto ulertzeko. Nahiz eta berari ez zitzaion gertatu ezer, lagunak kontatutakoa erabat mehatxugarria iruditu zitzaion, eta baita barrenean urduritasun bitxia sortu ere.

Adi entzun eta lasaiaraztea izan zen hastapeneko lana, Mariarekin. Laguna nahiko trankil zegoenez, berarekin hitzegitea aholkatu ziogun. Asken finean, ondo etorriko zitzaion Mariaren preokupazioaren lekukotasuna, eta baita haren ikuspegia ere. Horrelako kontuak ez dira, inolaz ere, ahuntzaren gauerdiko eztula, eta gaur norberari gertatzen zaiona, bihar beste bati gerta dakioke, are gehiego neurririk hartzen ez bada.

Ohitura dugun modura, lagurari luzatzeko konbidapena zeuk esan 116111-era deitzeko, kontu hori guztia lasai tratatzeko, esan genion gure deilari Mariari. Zeresanik ez, komenigarria izan ohi da honelako gertakariak direnean, inguruko nagusi baten babesa eta laguntza aurkitzea.

Luzaroan mintzatu ostean,  lasaitu ederra hartu zuen Mariak. Zeharo konbentzituta lagunarekin hizketalditxo bat izateko, agurtu genuen. Oraindik ez digute bueltatu deia, baina badakigu ongi bideratuta utzi genuela kontua.