Ez baduzu deitu inoiz ez “ cuentapenas”en telefonora ez zara izan umea”

-Jajaja.benetan ez duzula deitu 116111ra txantxetan inoiz ez??

-Batzutan geuk ere, kalean aspertuta egon ezkero eta eskolan zerbitzu hori azaldu ostean deitu dogu adarra jotzeko!!!!!

-Orain, laguntza behar dut, ez dakit norekin hitz egin honetaz eta.. deitzen badot? Ezagutuko naute eta pikutara bidaliko naute????

Egia da, Euskadiko adingabeko askok noizbait deitu dabe Zeuk Esan zerbitzura txantxetan…linea betetzen  beste batzuentzat…bai..

Baina askoz gehiagok zalantzaren bat euki ezkero.. arazoren bat konpartitu behar izan dutenean…  nora joan ez dutenean jakin……bere ikastetxean edota lagunekin  arazo bat sortu danean

Edo etxeko harremanekin kezkatuak daudenean .

Baita heldu askok , ama , aitak edota adingabeko batekin erlazioa duen persona kexkatuek deitzen dute egunero

Zerbitzua dohanik eta anonimoa da!!!! Deitzen duenak ez badu esaten ez da geratzen erregistrorik. Baten batek nahiz etatxikitan txantxetan ibili arretaz laguntzen diogu

Telefono zerbitzu profesionala da eta psikologia eta gizarte zerbitzuetako profesionalak lan egiten dugu hemen, eguneroko bizitzan sortzen diren zalantzetarako Informazioa,aholkatze eta orientazioa eskeintzen dugu, hau da:

– Adin berdinetako harremanetan

– Eskolan sortzen diren erlazio arazoak

– Etxeko harremanetako grinak

– Babesgabeziaren zalantzak..

Zeuk Esanek eskaera entzunez pertsonak behar duen serbitzuetara bideratzen laguntzen dugu.

Arriskua edo babesgezia susmoa ikustekotan dagokion erakundeetara jotzen dugu.

Dohainik da bai sare sozialetan daukagun serbitzuak (web, Facebook, Twitter…) baita teléfono zerbitzua ere.

Guretzak familia, hezkuntza zerbitzuak eta gizarte zerbitzuak  gure laguntzaileak eta bigarren hartzaileak dira haien sozializatzeko funtzioagaitiik.

 Ordutegi zabala daukagu!!!! Lan egunetan goizeko 9etatik gaueko 9ak arte. Eta asteburuetan eta jai egunetan goizeko 12etatik arratsaldeko 8ak arte.

Kontutan hartu!! Eta adingabekoa bazara edo adingabeko bategaz kezkatsua bazara eta zalantzaren bat badaukazu  116111era deitu!!!

Beste aldean gauden profesionalok entzungo zaitugu.

Zeuk esan…..egun on!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude