Uste nuen ez zela sekula gertatuko (13 urteko neska)

(13 urteko neskato batek eginiko kontsulta da)

………………………………………………………………………………………………

Uste nuen ez zela sekula gertatuko. Nire lagunei aspaldi iritsi zitzaien, baina ni hortxe nenbilen erdi lotsaturik beti, besteen aurrean tokiz kanpo sentitzen banintzen.

Joan den astelehenean izan zen. Bageunden denok kalean eta bat-batean pixa egin izan banu bezala, bustitasuna antzeman nuen hantxe bertan. Agudo sartu nintzen bainugelan, kendu nituen prakak eta kuleroak, eta han ez zegoen pixarik, nire lehen hilekoaren jario gorria baizik. Pozez zoratzen jarri nintzen, eguna iritsi baitzen eta berarekin batera nire lotsak eta beldurrak uxatzen hasteko garaia.

Nire amari deitu nion ahalik eta azkarren. Emozioaren arnasestuek ez zizkidaten usten gertatutakoaren berri lasai ematen. Baina bai, kontatu nion askenekoz eta erabat pozik ipini zitzaidan. ama. Elkarrizketa horretan iruditu zitzaidan gertuago nengoela berarengandik, berdinagoak izango bagina bezala.

Esan zidan etxera bueltatzeko konpresa bat ipintzeko; berak gordeta zeuzkana egun honetarako.

Ez nuen minik sentitu. Agian gogoz itxaroten nengoelako. Auskalo!!!”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude