Uda eta festa giroan ibili ostean, eskolara bueltatzeko garaia iritsi da. Urria hastera doala, pentsa dezakegu gazteak gogor arituko direla eskola lanetan; batzuk behintzat…
Aurrekoan neska baten deia izan genuen 116111 ean. Eskolarekin zerikusia zuen deia, hain zuzen ere, zeren esaten zigun gogoz zegoela klaseekin hasteko, nahiz eta aurreko kurtsoan gauzak ez zitzaion ondo joan.
Hasieran ez genion ondo ulertu nondik nora zetorkion ikasterako gogo berri hori, baino hizketan ari ginela, argitu zigun nondik nora sortu zitzaion ikasketetarako grina berria: maitasunetik. Ikasi nahi du, maiteminduta dagoelako…
Hamabost eguneko udaleku batean, Sevillan, mutil bat ezagutzu zuen, eta dirudienez guztiz txoratuta gelditu omen zen gure neska. Orain Tuenti eta wathsappean bitartez txateatzen dute, elkarrengandik urruti baitaute. Hamabost urte dute bai batak eta bai besteak, eta ez dute ez adinik ez eta dirurik batetik bestera bidaiatzen ibiltzeko. Kontu latza beraz.
Neskatoaren gurasoek alabaren egoera sentimentala ikusirik, esan die kurtsoa ateratzen badu Sevillara joango direla udarako, maitale biak gertu baino gertuago egon daitezen. Hortik doa beraz neskaren bapateko eskolarako motibazioaren arrazoia. Amodioa!!!!
Ez dago batere gaizki –esan genion–
Hasieran aipatzen genuen harira, motibazio iturria pertsonala izaten da, eta era askotako akuiluak dira ongietorriak helburu on bat lortze aldera zuzentzen bagaituzte. Dena dela, ezin gorde gure zalantzak gure neskaren motibazioaren inguruan.
- Ahal izando du gure poxpolinak hileetan zehar konpromisoa mantendu?
- Eta zoritxarrez mutilarekin duen harremana hozten bada, nolako eragina izango luke gertaera honek bere ibilbide akademikoan?
- Ez litzateke hobe gure neskaren ikasterako grina barrukoiago balitz? Pasatu egin ote dira gurasoek bidaiaren kontu horrekin?
- Ez al daude kanpo motibazioarekin bakarrik animatzen neskatoa? Agian ez liokete irakatsi behar, badaudela derrigorrez egin behar diran zeregin batzuk?
- Ez luke ikasi beharko benetako saria ongi eginiko lanean dagoela?
Beno, denborak esango digu nola joan zaion urtea gure deilariari. Seguraski berarekin jardungo gara urtean zehar, eta hori dela eta nahiko genuke zuen laguntza, ikuspuntua eta hausnarketa kasu honi buruz. Esku bat botatzeko prest? Zain izango gaituzue….