Orain direla egun batzuk kezkati deitu ziguten Zeukesanera neska-mutil batzut. Dirudienez kuadrilan “ausartenak” hasi omen dira edaten. Hasiera batean gure deilariak ez dira estutu, baina geldiro beste horiek temati hasi omen dira hauek presionatzen edaten has daitezen.
Deilarien taldeko 13 urteko gaztetxo batek aho zabalik utzi gintuen ikuspegi sendo batekin, hots: Gurekin sartzen dira eta gutxi balitz festa izorratzen digute euren itsu penagarriarekin!!!
Benetako lagunak badira ez dizute INOIZ erre edo edatera derrigortu behar, zuek ez nahi ez baduzue erabaki hoti hartu.
Jakin ezazue eskubide osoa duzuela EZ esateko, eta haiek ez dira inor zuei adarra jotzeko kontu horiekin. Modu berean zuek ere egin dezakaezu, eta ez duzue egiten!!!
Badakizue nola deitzen zaion haien jarrerari: Talde presioa. Kontua da lagunarteko batzuk hasten direla “nagusien” gauzak egiten, beren buruari garrantzia eman nahian, baina ez daudenez eroso eta zihur hartu duten jarrerarekin, ingurukoei ziria sartzen hasten dira, eta ez badute horrela ezer lortzen, baita burlaka ere “desfasatuta” zaudela konbentzitu nahian. Erabat oker dabiltza, zeren edateak edo erretzeak ez du zerikusirik aurrerakoia izatearekin.
Batzuetan ez dugu jakiten nola eman ezetza, agian txarto gelditukoaren beldurrez, eta orduan gogoz kontra beraien sarean sartzen hasten gara. Dena dela, beti da hobe gauzak garbi uztea, eta norberaren erabakia ausarti plazaratzea.
Badaude moduak presio hori gainditzeko edo gutxienik baretzeko. Ondorengo adibedeak baliogarriak izan daitezke ahalegin horretarako.
• Ahalik eta lasaien esan: “ez, eskerrik asko, baina ez dut nahi”
• “Ez daukat gogorik, ez zait gustatzen eta ez daukazu berriz eskaini beharrik”.
• “Lagunak gara eta lagunartean inor ez da derrigortu behar. Zuk egin nahi duzuna, baina errespetatu nire nahia”
• Gaur ez; agian hurrengo batean. Esango dizut nahi badut. Lasai.
• Ez dut edan nahi, burua argi nahi dut eduki bihar eta.
• Ez, ez, erabat txarto ipintzen nahiz eta ez dizuet festa izorratu nahi
Kontatuko diguzue nola joan zaizuen kontu hau eta zein esaldi izan den baliogarriena.
Deitu ziguten neska-mutilei ondo etorri zaizkie trikimailu hauek. Kontau EZETZ esaten jakitea da, eta hori entrenatu beharra dago. Has gaitezen beraz!!!Animo!!!