Melendiren abesti baten ondorioz….

rompiendo_silencio2

Orain dela egun batzuk, Bizkaiko neska baten mezua jaso genuen blog honetan hurrengokoa argitaratzeko eskatuz, denok irakur dezazuen eta laguntza eskaintzen duela sentitzeko.

Kaixo neskak, Nekane naiz, istorio txiki bat kontatu nahi nizueke, beldurrezkoa, baina amaiera zoriontsu batekin….Istorio bat, niretzako, hitz egitea debekaturik dagoen gai bati buruzkoa da….

Orain dela hilabete batzuk, nire lagun mina eta ni pipak jaten ditugun enparantzan geunden, youtube-an Melendi entzuten, izugarri gustatzen zaigu….

Erreprodukzio zerrendan, “La tortura de Lyss” izeneko abestia agertu zen, aita baten bere alabarenganako abusu sexualei buruz hitz egiten duena, oso gogorra da…Ni, momentuan, piztu nintzen eta bere alabaren lañotasuna lapurtu duen aita honen aurkako mezuak botatzen hasi nintzen.

Nire bakarrizketan murgildurik, nire laguna mutu geratu zen baina ez ninduen harritu, astakirten hutsa bainaiz….Baina bat-batean negarrez hasi zen eta ahal izan zuen moduan hurrengokoa esan zidan: “Zuregan konfiantza izugarria daukat, inoiz kontatuko duzula espero dut, bestela….” Eta, momentu horretan, ezusteko berria bota zuen! Nire lagunari buruz dena nekiela pentsatzen nuen, baina ez zen horrela, besarkada izugarria eman nion, mutu geratu nintzen….

Nire laguna eta bere ahizpak bere aitarengandik abusu sexualak sufritu zituzten; egoera, zorionez, ahizpa txikiaren berrikuste batean antzeman zen.Horregatik, euren aitite-amamarekin bizi ziren. Gaur egun, jadanik nagusia da eta psikologoak bizi izan duen guztia berreraikitzen lagundu dio, daukan zauria pixkanaka sendatzeko. Orain, indartsuago sentitzen da nahiz eta ezin ahaztu….

Hortik aurrera, nire laguna laguntzeko denetarik irakurri nuen, gidaliburu bat bilatzen nengoen baina ez da existitzen, bai, ordea, lagundu diezaioketen hainbat profesional….Nik ezin diot ahazten lagundu. Berak esan dit hobeto sentitzen dela kontatu zidan unetik, konfiantzazko pertsonekin sekretua partekatu zuen unetik…Ez dakizue nola lasaitzen nauen hori entzutea!

Imajinatzen nituen baino kasu gehiago daude, %20ko pertsonek abusuak pairatzen dituzte haurtzaroan, zoritxarrez, oso zailak izaten direnak antzematen eta oharkabean mantentzen dira, familia barnean izaten baitira. Sarritan, gainera, amak abusuei buruz kontzienteak izaten dira baina ez dute salatzen, nire lagunaren kasuan bezala. Umeek ez dute abusu hauek saihesteko gaitasuna, nagusiengandik bortxatuta izaten baitira eta inolako babesik gabe…

Hau irakurri ondoren, ZEUK ESAN-etik ISILTASUNA ALDE BATERA uztera eta 116.111 telefonora dei dezazuen gonbidatzen zaituztegu, honelako egoera batean aurkitzen den pertsonaren bat ezagutzekotan, laguntza eskaintzeko. Abusuak sufritu badituzu ez gorde zurekin, kontatzea lehenengo pausua da, zaila da baina jende pilo dago zu ulertzeko prest eta lagunduko zaituena, ez eduki beldurrik, BAKARRIK EZ ZAUDE ETA! Animo pilo eta indarra gure partetik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude