Boteiloia dela eta…

botellon - boteiloiaInoiz izan ditugu, norbaiti edariarekin eskua joan ondorengo kuadrilakoen aholku deirik. Baina normalean, 116111ean,  ez dugu botelloiarekin zerikusia duen deirik jasotzen.

Kontuak kontu, Zeuk Esan Zerbitzuko lankideok inoiz galdetu gara nola izango litzatekeen gai honi lotutako elkarrizketa tekefoniko bat  gazte edota aita-ama batekin. Kontu horietan ibili eta gero, mahai gainean jarri ditugu hausnarketa zein galdera batzuk.

Guraso baten ikuspuntutik honelako kontu eta galderak pentsa genitzake:
Benetan kezkatzen gaitu neska-mutilek boteiloia egitea?. Eta zer egin dezakegu gurasook?. Konturatzen ahal gara nolako ondorioak izan ditzakeen honelako joerak?

Autotitateak egiten ote dute nahiko, edo egin beharko lukete gehiago?. Eta horrela izatekotan, zer?

Zeharo debekatu beharko litzateke boteiloia, edo toki konkretu batzuk jarri beharko lirateke hirietan (batzuetan dauden bezala) horretarako?

Kontsumo mota hau debakatuz gero, berdin egin beharko genuke terrazetako edo ohiko txikiteoarekin?

Bestalde, zer erantzun emango liekete gazteek galdera hauei? Nolako hausnarketak izango lituzkete?

Agian gogoratuko ligukete tabernetan kontsumitzeko lain dirurik ez dutela, etabar.Era berean, galde litezke zer gogaitzen digun nagusioi boteiloiaren kontuaz. Edateak? Mozkortu, zarata batean ibili eta dena hankaz gora usteak, edo…?

Agian aurpegiratuko ligukete gure jarrera ez dela eredugarriena txokoan gaudenean, edo tabernarik taberna txikiteatzen gabiltzanean, besteak beste. Umetatik ikusi duten ohiko jarrera familikoia izanik, kontuan hartu beharko genukeela eskontzetako ospakizunak ere nolakoak ohi diren. Hau da: gurasooi leporatuko ligukete beraien kontsumo mota horren “ikasgaiaren” errua. Ez ala?

Dena dela, ondo dago batzuen eta besteen balizko ikuspuak islatzea hemen, baina al gaituzu zurea nolakoa den? Zein da bada boteiloiari buruz duzun iritzia?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude