BIKOTE HARREMAN TOXIKOAK

blogeralko

 

Orain dela egun batzuk izan zen, nerabe baten deia jaso genuenean; lagunagatik kezkatua zegoen. Neska honen lagunak (Naiara deituko diogu), mutil-laguna dauka (Iker deituko diogu) eta bi urte daramate harreman honetan. 15 urteko gazteak dira biak.

Dei egin zuen neskak (Maite deituko diogu), galdera asko zituen, uneoro; harritzekoa iruditu zitzaidan, galdera guztiak, gai konkretu batzuen inguruan planteatzen zirela: kontrola, hitzezko erasoak, builak…eta antzeko kontuekin lotura zeukaten dudak azaltzen zituen; nire aldetik, konbentzitu zezakeen zerbait bilatzen zegoela iruditu zitzaidan. Denbora xamar aritu ginen hizketan, eta azkenean, Naiara eta Ikerren arteko harremanaz mintzatu zitzaidan.

Maite zenbait gertakariz mintzatu zen; hasieran, gaizki ulertu nituelakoan nengoen, baina ez, etzen hala izan. Jazoera horietatik batzuk transkribatuko ditut ondoren, argiago uler daitezen:

  1. Egoera

Naiara lagun bati idazten ari zaio watsappetik eta Ikerrek, bien bitartean, zeharka begiratzen du nor den gailuaren beste aldean dagoena. Naiarak, barrez eta lagunarekin hizketan jarraitzen du. Ikerrek, mugikorra begiratzeaz konforma ezinik, Naiarari galdetzen dio ea norekin ari den hizketan, eta, zeren inguruan. Naiarak lagun batekin ari dela erantzuten dio baina Ikerrek, hartu berri du Smartphone-a Naiararen erantzuna baieztatu ahal izateko. Naiarak, ekintzaren zergatiaren zein izan den galdetzen dio Ikerri eta honen erantzuna zera da, Naiarak arreta gehiago jarri beharko liokeela dio, lagunarekin hizketan egon beharrean.

Egoera horiek gehiegizkoak zirela zioen Maitek, Naiararen intimitatea ez errespetatzea eta kontrolatzea zela hori. Gainera, Ikerren erantzuna aitzakia besterik ez zela eta Naiararengan zuen konfiantza eza azalerazten zuela zioen Maitek. Horregatik inbaditzen zuen Ikerrek Naiararen intimitatea.

2.Egoera

Naiarak txikitako lagun bat dauka, Jon. Elkarrekin hazi ziren eta gaur egun, lagunarteko harreman zoragarria izaten jarraitzen dute. Iker ez dago batere konforme harreman horrekin; Jonek, Naiararekin lagunarteko harreman bat baino gehiago nahi duela dio Ikerrek, eta Naiara bere neska laguna dela. Naiara Jonekin elkartzen denean,Iker jeloskor jarri eta haserretu egiten da; xantaia emozionala egiten dio neska lagunari: –Naiara, Jon ni baino gehiago maite duzula ematen du; tipo horregatik utziko nauzu?; Naiara, tuntuna zara gero, ez al dakizu Jonek zerbait gehiago nahi duela zurekin?

Naiarak, Jonekin geldituko zela erabaki zuenean, Iker asaldatu egin zen eta Naiara mespretxuz iraindu zuen, ergel deitzetik, beste hainbat adjektibo desatsegin oihukatzeraino (Maitek ez dizkit esan nahi izan, baina imajinatu dezaket hauen larritasun maila zenbaterainokoa den; Ikerrek, Naiararekiko daukan errespetu falta eta konfiantza ezak, asko haserrarazten du Maite.

3.Egoera

Naiarak bere lagunekin zinemara joan nahi du, eta, ondoren, zerbait afaltzera. Iker, ekin eta ekin dabil, Naiara berarekin gera dadin konbentzitu nahirik. Azkenean, amore emanik, Naiara Ikerrekin gelditzen da; neskak badaki Ikerrekin gelditu ezean, azken honek sekulako eztabaida izateari ekingo diola (orain dela gutxi izan zuten bezalakoa). Hau izan zen gertatutakoa:

Naiarak zereginak zituen arratsalderako: pixka bat irakurri, telebista ikusi eta lagunekin buelta bat eman. Ikerrekin aurreko eguneko arratsaldean gelditu zenez, oraingo honetan lagunekin egon nahi zuen. Ikerrek elkarrekin gelditzeko konbentzitu nahi izan zuen, sorpresa bat zeukala esanez. Naiarak bazekien sorpresarena aitzakia besterik ez zela, beste hainbestetan bezala (inoiz ez zen sorpresarik egoten); Naiarak Ikerren eskaintzari uko egin zion eta lagunekin gelditu zen. Arratsalde eder baten ostean, etxera itzuli eta mugikorraren bila joan zen (etxean ahaztu baitzitzaion). Ikerren 20 dei eta 100 whatsapp zituen! Naiarak Ikerri dei egin zion, eta honek, edozer erantzun zion: iraindu egin zuen, ez zuela gehiago bere berri izan nahi, pertsona txarra zela, ez zuela maite, ez zuela berarengan pentsatzen, ez ziola inoiz gehiago hitzik egingo…Naiarak, zer erantzun jakin gabe, barkamena eskatu zion Ikerri, hala sentitu ez arren; esan zion guztia esan ondoren, Naiara errudun sentitu zen eta Ikeri, maite zuela esan zion.

Maitek egoera guzti hauek kontatu dizkit, Naiararen lagun osoona delako eta arduratua dagoelako. Naiarak badaki nolako mina egiten dion Ikerrekin egoteak, baina, laguntza behar du egokiena eta osasuntsuena den erabakia har dezan. Ze, jakin badaki harremana toxikoa dela oso, indarkeria (hitzezkoa, emozionala, psikologikoa etab) dagoela eta hobe dela harremana bertan behera uztea.

Naiarak badaki eta hori da garrantzitsuena. Guztiaz konturatzen da eta horri esker, egoera aldatzeko aukera dauka. Orain, bultzadatxoa falta zaio. Ziur familia eta lagunen laguntzarekin lortuko duela. INORK ez duelako merezi modu horretan tratatzerik. INORK EZ.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude