Kaixo neska mutilok!!! Oporrak laster ezta? Eta kristoren grina, imaginatzen dut!!
Gure blogeko jarraitzaile batek, adeitsu utzi digun mail bat konpartitzen dizuet oraingo honetan. Badakizue, gainera, gure blogean parte hartu dezakezuela zuen idatziak bidaliz. Ez bazarete oroitzen, hemen diotsuet: Bidali zuen idatziak!!! Blogean jarriko ditugu eta.
Hemen gure jarraitzale gaztearen idatzia. Ea gustokoa duzuen.
“Oporrak. Zer pasada!!!. Hondartza, jaiak, festa, eguzkia, mutik katxarroak…Eta aurten, gainera, ez noa oporretan gurasoekin. Hori bai, beraiek herrian egingo duen astean zehar, ni neu auzolandegi batetara noa. Eskerrak, bestela herrira joan behar beraiekin, beti bezala!!.
Nire lagunak flipatuta geratu dira auzolantegi batetara noala esan diedanean. Bai, harrituta, zeren lana eta oporra ez omen dira bikote arrunta. Nolanahi ere, erabat gogotsu nago bertara joateko. Ziur ondo joango zaidana!!
Asturiasko herrixka bateko baserri etxe bat birgaitzera noa, leku anitzetako neska-mutilekin batera. Beraz, inguru desberdinetako gendea ezagutzeko aukera izango dut, eta ligeren bate edo beste izan daiteke tarteko. Bizipenak izateko abagune ezin hobea, eta baita aldiberean bizitzaz ikasteko ere.
Buruko dugun lanaren xedea, ez da etxea berriztea bakarrik izango. Datorren urtetik aurrera gu baino gaztetxoagoak diren neska-mutilei ostatu ematea ere izango du helburu, lan horren. Ederra ideia, benetan.
Zer nahi duzue esatea; hainbeste denbora libre izateak akitu egiten nau. Esango dizuet nola joan zaidan.
Zer deritzozue? Animatzen al zarete auzolanteki batetan apuntatzera?