Trajedun gizon hark, meresitako atsedenaz gozatzea pentsatu zuen kostako herrixka batean. Autoen zarata, ordutegi itogarriak eta zentzu gabeko presak utzi nahi zituen atzean, zati baterako.
Herriko portura iritsi bezain laster, bere BMW-a aparkatu zuen eta baita gorbataren korapiloa askatu ere oinak lurrean jartzean. Apartamentura zioala entzun zuen lehengo aldiz bere exekutiboaren zapaten kirrika. Arin topatu zuen ateta. Atea irekita zegoen eta igogailurik ezezan bigarrenera igo beharrak amorrua eman zion.
Nekatuta sentitzen zen, abaildua. Lehiora irten eta itsasoa zeukan aurrez aurre. Ikusmen zabal eta zoragarria hark, lasaitu ez ezik, tristura sakona ekarri zion. Bere onera etortzea ez zitzaion batere samurra, eta ahaleginez gogoz baino gehiago, bere trajea kentzea erabaki zuen.
Kamiseta eta abarketa batzuk nahiko izango ziren testuingurura egokitu eta hordartzara buelta bat emateko. Baina sentitzen zuen mingostasuna itogarriagoa zetorkion eta arropen aldaketak ezin sahiestu areagotzen ari zitzaion zentzugabetasun sentipena.
Erabat pentsakor, bere burutasioetan galduta, ez zen konturatu ere egin zuen bide luzeaz, hordartzako atarian baitzegoen jadanik.
Urrutian modu arraroan mugitzen ari zen irudia, dantzan balego bezala, ikusi zuen. Hurreratzean, mutiko bat zela konturatu zen. Marixa-talakoak [1]batu eta itxasoratzen ari zen, buru-belarri.
Galdetu zion gizonak mutilari zertan ari zen, eta hark erantzun zion.
“Hondartuta dauden marixa-talakoak batu eta itsasoratzen ditut. Mareabehera handia dago eta asko hilko dira”.
“Egiten ari zarenak ez du zentzurik -erantzun zion gizonak-. Lehengo, zure bizitza da; hil egingo dira eta beste arrain batzuren janari bihurtuko ere. Eta gainera, milaka marixa-talako daude. Ezin izango dituzu denak salbatu”.
Mutilak begietara begiratu zion, tinko, hartu zuen lurretik itsas izar bat eta indarrez bueltatu zuen tsasora, olatuen gainetik, esanez: “…onentzako badauka zentzua…”
Gizon hura harrituta joan zen; ez zuen ulertzen mutikoaren jarrera. Gau hartan ez zuen lorik egin ganoraz; amets egin zuen mutikoaz eta itsas izarrekin, olatuen gainetik. BIharamonean, hondartzara abiatu zen, berriro, mutila topatzera eta marixa talakoak salbatzen lagundu zion.
[1] Oharra: itsas izarra