Aupa gure bloga segitzen duzuen neska-mutiloi!!! Aspaldi luzean arazo teknikoak izan direla medio, ezin izan dugu ezer idatzi, baina dena konpondu da behingoz.
Gaurko honetan, gure deilari bati gertatutako zerbait kontatuko dizuegu. Hori bai, bere datuak aldatuta, jakin ez dezazuen nori buruz ari garen. Ederto, has gaitezen bada!
Joan den ostiralean mutiko batek deitu zigun. Nahastuta, minduta eta urduri zegoen gure mutila. A zelako trantzean zegoen gaixoa!
Bere institutoan gertatzen ari zen bulling kasu baten berri emateko deitu zigun. Dirudienez, neska-mutil talde batek profil faltsuzko kontua ireki omen zuten eta horrela urte bete inguruan irainak banatzen ibili omen ziren ikasle baten aurka. Txantxa erabat itsusia mutil honentzako. Jente askok zekien gertakaria, baina inork ez zuen ezer egiten. Zekitenek isilpean gordetzen zuten sekretua.
Azkenik mutil erasotu hark etxean kontatu zuen dena. Gurasoek hasi ziren ikertzen euren kabuz, eta handik eta hemendik aurkitu zuten profil faltsu horren atzean zeuden koldarren identitatea.
Sei neska-mutil izan dira eraso horiek antolatu dituztenek. Ostean, beraien gurasoekin hitz egin da, eskolaren laguntza medio, eta zigorrak ere ez dut uste txantxetakoak izan direnik…Ez omen dira jabetu izan bere portaera horrek hainbeste min ekar ziezaiokeenik beste mutiko horri. Damuturik omen daude. Ea egia den!!!
Inori ezer txarrik egin orduko, galde ezazue zuen buruari “nola hartuko nuke niri egingo balidate?, gustatuko litzaidake?”. Hau da: beste horren tokian jarri behar gara. Enpatia deitzen zaio honi. Bestearen azalean ipintzea da gakoa, beraz.
Gure deilariak, harrituta, beste kontu bat esan zigun. Zirudienez, erasotzile bati ez omen zioten esan ezer etxean.
“Jakin banekien gurasoengandik ez zuela arreta handirik jasoten, baina…”-esan zigun telefonoz-
Entzun nuenean, pena hartu nuen mutikoagatik eta amorrua gurasoegatik. Egin duena eginda gero, inork ez badio etxean kargu hartzen, zer espero dezakegu? Egindakoak ez omen du ondoriorik izan behar mutil honentzat? Eta gurasoak…zer pasatzen da guraso hauekin?