Zigortzaileak

Leire hamabi urteko neskatoa da. Kokoteraino dago haurrak zirikatzen eta jotzen aritzen diren bere gelakide batzurekin.

Arratsalde batean, Anjel eta bere hiru adiskide astokilok, Ainara, Leireren lagun mina, erasotu egiten dute, oso gaizki pasa araziz. Ainarari egoera jasan ezina egiten zaio eta erasoak pairatzeaz nekatuta, eskolaz aldatzea erabakitzen du. Ondorioz, Leirek, Sandra eta Leo lagunekin batera, talde sekretu bat eratzea erabakitzen du. Zigortzaileak deituko da eta babesgabeko eskolakideak defendatzea du helburu. Horretarako, hainbat trikimailu eta estrategia asmatuko dituzte, erasotzaileak eta lotsagabeak uxatu eta aurre egiten. Mota guztietako asmakizunen bidez, talde berezia eta dibertigarria osatuko dute.

Apurka apurka, Zigortzaileei esker, lotsagabe koadrila honek eskarmentua hartuko du. Baina Anjelek badaki zer egin Zigortzaileak taldeko kideen ahuleziak agerian uzteko.

Eskolako erasoak gelditzea lortuko ote dute Zigortzaileek? Erasotutako lagunarengatik mendekua hartuko ote dute? Beren ametsa beteko ote da?

Pasa den Urtarrilaren 5 ean, Euskadiko zinemetan estrenatu zen filme hau. Ikusi duzue? Zer iruditzen zaizue? Informazio gehiago nahi izanez gero filme honi buruz, bisitatu bere web orria. Gainera, Zigortzaileak trailerra ikusi nahi baduzu hemen daukazue Youtuberen Link-a.

Egin ala ez egin?: hori da kontua

Sarri askotan galdetzen digute telefonoz zein postontzi bidez ondorengoa: Egingo dut ala ez dut egingo?.

Batzuetan aukeraren aurrean gazte batzuek ez dute ikusten argi garaia iritsi ote zaien. Eta noski, burua nahasturik guregana hurbiltzea asmatzen dute iirtenbide egokiren bat bilatzeko beharrez.

“Asteburu honetan nire neskarekin geratu naiz bere etxean, zeren “egin nahi du”, baina niri “paloa” ematen dit…Zer egin dezaket?”

“Lehengo aldiaz” lotutako kontu hauek dakarten ezinegona gustiz logikoa dela  iruditzen zaigu, zeren hainbat itxaropen eta ikara izaten dira baturik hain desiagarria den une hortan. Gure aholkua eman orduko beti aztertzen ditugu gazte bakoitzaren ezaugarri pertsonalak, oker handia litzatekeelako “kafe para todos” eskeintzea. Dena dela, beti mantentzen dugu irizpide ardazkor bat:

Zalantza edota ikara baduzu, zure unea heldu ez denaren seinale

Sexu harremanak ez dira sekula izan lasterketa  kontua, baizik eta gustura eta plazerrez bizitzeko aukera bat. Erraza izan daiteke hain simplea den printzipio hura ulertzea, denborari bere lana betetzen uzten badiozu. Ez daukazu zertan derrigortu behar zure burua edo zure asmoak. Denbora helduko zaizu, eta une dela sentitzen duzunean murgildu zaitez plazerrean…babes guztiak hartuta.

Ongi etorriak izan Zeuk Esan-Blog berrira

Gaur estreinatzen dugu zuokin kontaktuan egoteko aproposa izango den atal berri bat.

Era askotako arazoei aurre egiterako orduan gurekin konta dezakezue. Lehenengo aldia dela eta agian izan ditzakezue zalantzak, baita ikasketetan gorabeherak ere, edota harremanetan mokoka ari bazarete, hemen gaituzue gure ikuspuntua emateko prest. Era guztietako bizipenak norekin hizketatzerik ez badituzue, hemen gaude mintzalagun, argibideak asmatzeko ekinean.

Gure telefono zenbakia 116111 da, eta ahal diguzue deitu 9-etatik 21-era, astelehenetik ostiralera bitartean. Zapatu, domeka eta jai-egunetan berriz, 12-etatik 22-rarte telefonoaren atzealdean egongo gara adi, zure deiaren zain. Baina hor ez da amaitzen dena, zeren Kontsultetarako Gutunontzia ere badugu, gure web orrian. Bertan mota askotako galdera egin ditzakezue, zuen iritziak eman edo bitxikeriak partekatu, besteak beste.

Blog berri honen plazaratzeak ez du nahi esan telefonoa alde batetara utziko dugunik. Hoberena berba egitea da, baina idatzizko testuak noizbehinka irakurtzea ere ondo etortzen da, eta ikasteko beste modu osagarri bat da. Bertan zuen iritziak komentatzeko aukera duzue eta baita zuek dituzuen idatziak eskaini ere; egokiak izanik bertan atxikitzeko prest gaude eta.

Dei asko jasotzen ari garenez, uste dugu dotorea litzatekeela dei horiek idaztea blogean. Horrela berta-bertatik guregana heltzen diren deien berri izango duzue; hori bai, deien autoreen berri eman gabe, zeren anonimatua mantendu egingo da beti.

Era berean, blogean egingo ditugun sarrera guztiak, aldi berean gure sare sozialetan ageriko dira; hau da: Tuenti, Facebook eta Twitter-en
Ongi etorriak izan berriro eta laster arte!!!!!