Aratusteak lagunartean

Aratusteak izan zirela eta, atzo arratsean koadrila baten deia jaso nuen, bizi izan zuten jai-giroaz mintzatzen. Mozorrotuz gero, lehiaketa batean parte hartu zuten. Gerora batzuen eta besteen desioak uztartu ezinik, muturka ere ibili omen ziren, naiz eta azkenik animoak baretu eta liskarrak alde batetara uztea lortu zuten, nonbait.

Asko gustatu zitzaidan izandako iskanbilaren inguruan zer nolako gogoetak partekatu zizkidaten.

“Erabat beharrezkoa da barka eskatzen ikastea”– esan zidan batek.
“Barka eskatzea ez da makurtzea, zeren gustiz adoretsua izan behar da horretarako”– besteak

Gero apurka jaian gertatu izan ziren bitxikeri anitzak kontatu zizkidaten. Gehien hunkitu zieten gertakaria ospitalera eraman zuten mutilarena izan omen zen; porru bat erretzeagatik, edo agian bi. Zeharo izutu ziren antza, eta gertatzear zela, zer egin ez zekitela dardarka egon ziren nonbait.

Horrelakoetan 112-ra (SOS Deiak) deitu beharra dago. Ostean, jarrito dira hauek kontaktoan gurasoekin. Larriegia ez bada, agian ez dago zenbaki horretara deitu beharrik, baina nagusi baten laguntza topatu behar da, badaezpada

Gurasoak askenik beti izango dute gertatutakoaren berri, eta ikara edo zalantzagatik ez dadila zuen lagunik laguntza gabe gelditu, arriskutsua izan baitaiteke. Kuadrila honek bazuen zertaz kextatu, besteak beste.

“Beti dago pasatzen den norbait eta horien erruz besteok ordaindu behar izaten dugu gurasoen erretolikak..”– esaten zidaten haserre. Egia ere izan daiteke, ezta?

Norekin fida naiteke? (14 urteko neskatoa)

Lehengo egunean a zelako agiraka egin zidan amak, nire lagun Sonia erretzen ikusi zuelako. Goiak eta beheak astindu ostean, bigarren aldeari ekin zion ohiko argudioek erabiliz; hots:

“Ez erre!!, nikotina ezagutzen den drogarik kaltegarrienetariko baita. Nire garaian ez zegoen informaziorik eta ez nuen jakin zelako zulotan sartzen nintzen…zuek aukera duzue hobebeharrez erabakitzeko…kontuan izan behin hasiz gero zaila egiten dela ustea eta askok eta askok ezin izaten dutela…”

Ostean, hitza eman zidan esanez ez ziola ezer esango Soniaren amari, baina neskatoari pare bat  gauzatxo esan omen ziola. Nire ama horrelako da: agian erretolikari lartxoa, baina ez da kontakatilu mingain arina.

Nik ulertzen diot. Berak erretzeari utzi zion lehen haurdunaldiarekin batera : erretzeak edo kea arnasteak kalte gordinak badakarkigu nagusioi, zer ez dio eragingo ba haur txiki edo umeki bati? Hori gutxi balitz, gustiz garestitua dago, aginak lohitzen ditu erabat, eta arnasatsa  hautsontzi zikin baten pare ipintzen zaigu.

Berak asmo onak ditu eta horregatik batez ere, ez nekien zelan esan nire lagun Soniaren tabako hornitzailea bere ama dela. Bere aitarengandik ezkutuan, noski : hurak berri izando balu…akabo!!!

Egia esan, ez zait arraroa egiten gazte batzuren jokabidea, gurasoena ikusiz gero: enborretik ezpala!!

Nire anaiak esaten du honelako gurasoek ezagututa, gureak on bilakatzen zaizkigula, naiz eta egun guztian gainean ditugun. Hortxe belarría jaten dihardute, baina fidagarriak dira. Nire ama gezurretan ari bada aitarekin, norekin fida naiteke?

Ongi etorriak izan Zeuk Esan-Blog berrira

Gaur estreinatzen dugu zuokin kontaktuan egoteko aproposa izango den atal berri bat.

Era askotako arazoei aurre egiterako orduan gurekin konta dezakezue. Lehenengo aldia dela eta agian izan ditzakezue zalantzak, baita ikasketetan gorabeherak ere, edota harremanetan mokoka ari bazarete, hemen gaituzue gure ikuspuntua emateko prest. Era guztietako bizipenak norekin hizketatzerik ez badituzue, hemen gaude mintzalagun, argibideak asmatzeko ekinean.

Gure telefono zenbakia 116111 da, eta ahal diguzue deitu 9-etatik 21-era, astelehenetik ostiralera bitartean. Zapatu, domeka eta jai-egunetan berriz, 12-etatik 22-rarte telefonoaren atzealdean egongo gara adi, zure deiaren zain. Baina hor ez da amaitzen dena, zeren Kontsultetarako Gutunontzia ere badugu, gure web orrian. Bertan mota askotako galdera egin ditzakezue, zuen iritziak eman edo bitxikeriak partekatu, besteak beste.

Blog berri honen plazaratzeak ez du nahi esan telefonoa alde batetara utziko dugunik. Hoberena berba egitea da, baina idatzizko testuak noizbehinka irakurtzea ere ondo etortzen da, eta ikasteko beste modu osagarri bat da. Bertan zuen iritziak komentatzeko aukera duzue eta baita zuek dituzuen idatziak eskaini ere; egokiak izanik bertan atxikitzeko prest gaude eta.

Dei asko jasotzen ari garenez, uste dugu dotorea litzatekeela dei horiek idaztea blogean. Horrela berta-bertatik guregana heltzen diren deien berri izango duzue; hori bai, deien autoreen berri eman gabe, zeren anonimatua mantendu egingo da beti.

Era berean, blogean egingo ditugun sarrera guztiak, aldi berean gure sare sozialetan ageriko dira; hau da: Tuenti, Facebook eta Twitter-en
Ongi etorriak izan berriro eta laster arte!!!!!