Gaur estreinatzen dugu zuokin kontaktuan egoteko aproposa izango den atal berri bat.
Era askotako arazoei aurre egiterako orduan gurekin konta dezakezue. Lehenengo aldia dela eta agian izan ditzakezue zalantzak, baita ikasketetan gorabeherak ere, edota harremanetan mokoka ari bazarete, hemen gaituzue gure ikuspuntua emateko prest. Era guztietako bizipenak norekin hizketatzerik ez badituzue, hemen gaude mintzalagun, argibideak asmatzeko ekinean.
Gure telefono zenbakia 116111 da, eta ahal diguzue deitu 9-etatik 21-era, astelehenetik ostiralera bitartean. Zapatu, domeka eta jai-egunetan berriz, 12-etatik 22-rarte telefonoaren atzealdean egongo gara adi, zure deiaren zain. Baina hor ez da amaitzen dena, zeren Kontsultetarako Gutunontzia ere badugu, gure web orrian. Bertan mota askotako galdera egin ditzakezue, zuen iritziak eman edo bitxikeriak partekatu, besteak beste.
Blog berri honen plazaratzeak ez du nahi esan telefonoa alde batetara utziko dugunik. Hoberena berba egitea da, baina idatzizko testuak noizbehinka irakurtzea ere ondo etortzen da, eta ikasteko beste modu osagarri bat da. Bertan zuen iritziak komentatzeko aukera duzue eta baita zuek dituzuen idatziak eskaini ere; egokiak izanik bertan atxikitzeko prest gaude eta.
Dei asko jasotzen ari garenez, uste dugu dotorea litzatekeela dei horiek idaztea blogean. Horrela berta-bertatik guregana heltzen diren deien berri izango duzue; hori bai, deien autoreen berri eman gabe, zeren anonimatua mantendu egingo da beti.
Era berean, blogean egingo ditugun sarrera guztiak, aldi berean gure sare sozialetan ageriko dira; hau da: Tuenti, Facebook eta Twitter-en
Ongi etorriak izan berriro eta laster arte!!!!!