Urrian sartu berri gara. Egunak daramazkigu opor bukaeraz hitzegiten eta uste dut motibo nahiko dela hasieraz mintzatzeko. Zeren hasieraz, baina?
Ikasleentzako, sasoi hau urtearen hasiera bezain esanguratsua da, eta helburu berri eta desio dexenterekin hasten dira. Ez ala?
- Helburu berriak
116111-era deitu zigun neskato batek, aitortzen zuen urtero erortzen zela zepo berean; hau da: bururatzen zitzaizkion asmo “berri” batzuk, baina inon apuntatzeko ohiturarik ez zuenez, egunak pasatu hala, ahaztu egiten zitzaizkion asmo hoiek. Orduan, apuntatzera ohitu zen, baina honela ere ez zuen ezer aurreratzen, apuntatukoa begiratzea ahazten baizitzion. A zelako amarrua!!
Baina aspaldi -esaten zigun neskatoak- gaindututa omen zuen nahastura xelebre hori. Nolatan ba? Honela mintzatzen zen:
“Kontua da, beti direla berdinak eta denboraren eraginez kaskoan grabatuta geratu zaizkidala! Zeintzuk? Honako hauek:
- – Etxeko lanak egunean eraman, asterketa bezperan itsumustuan ez ibiltzeko, edota asteburuak eta gauak lasaiago izateko.
- -Ordutegi egokian lotaratu, atsedena hartu eta pilak kargatuta, kementsu, iratzartzeko.
- – Janaria zaindu eta kirol pixkat ere egin. Ez utzi “bikini operazioa” udarako bakarrik.
- – Gelako kaixen garbiketa egin, eta ez pilatu “zanbor” gehiegi.
- – Maitemindu behingoz, baina oraingoan benetan eta ez zinemako mutil katxarro batekin”
Konturatzen bazarete, goiko zerrenda osoa obligazioekin eta ohiturekin lotuta dago, erabat. Sarritan, zaila egiten zaigu nahiak betetzea obligaziotik at, barne desiozko nahiak ez badaude, ezta?
Kontuak kontu, gure deilaria gogotsu zegoen kutsoa errotik eramateko eta itxaropentsu baita oraingoan nahiak ekintza bihurtzeko ere.
Ez dakit ulertzen diozuen neska hau. Bai ala?.