Irakurtzen hasi berri naizen liburu bati buruz nahi dizuet berba egin.Agian, orain izan dezakezue une aproposa irakurtzeko. Ikasturtea hasi berri duzue eta laster denbora gutxiago izan dezakezue irakurtzeko eta…
Nola?, zer esaten ari naiz? Irakurtzeko BETI dago denbora!!!
Gustoko baduzue fikzioa, magia eta barre egitea, Mort irakurtzea gomendaten dizuet. Terry Pratchett da idazlea. Autore honen Brujas de viaje ere irakurri dut
Zergatik dudan gustoko? Fikzioko istorio bat da mundo ero batean, non magia egoera guztietan agertzen den, eta horren harira idazleak, berak, pasarte xelebre eta barregarriak sortzen ditu.
Bere liburuetan, noiznahi, parodiak egiten ditu edota baita hainbat autoren ideiak hartu ere; besteak beste J. R. R. Tolkien, Robert E. Howard, H.P. Lovecraft edoWilliam Shakespeare-nak. Mitologia, kontakizun herrikoiak eta maitagarrien ipuinak ere hizpide ditu. Aldiberean, paralelismo satirikoak egiten ditu egungo gai kultural, teknologiko edo zientifikoekin. Iruzkin horiek irrigarriak eta apartak dira.
Egiten ditudan barre algarak entzun eta, etxekoei jakinmina sartzen ari zaie eta laster irarkurtzen hasiko direlakoan nago.
Eriotzak, Mort ikastun bezala kontratatzen duenean hasten da akzioa. Mort mutik mehe eta baldar samarra izanik, denbora gutxira karguan geratzen da eta, ondoren, Eriotzak atseden labur bat hartzen du. Mundodisco-ko tabernak bisitatzen dituen artean burutazio filosofikoetan nahaste da…
Ondorengoa, hobe duzue irakurtzea, agian, gustatuko zaizu eta!