“Ai ama!! Ze urduri nagoen! Zenbat gauza ikasi behar ditut eta zenbat lan amaitzekol! Ez daukat denborarik! Zer egingo dut??
Zertarako egingo dut hainbeste ahalegin? Ez daukat astirik, eta gainera nire gurasoak beti nire atzetik!: ikasi gehiago, utzi mugikor hori, ordenagailua logelatik atera!!. Betiko matraka bera!”. Honela esaten zigun 14 urteko mutiko batek lehengo egunean
Kurtsoaren amaiera benetan sasoi txarra da hainbat ume eta gazteentzako.
Kurtso osoko nekeaz gain, udaberriak ere bere eragina izan ohi du eta erabat nekatuta gaude. Udako oporren zain, azken ebaluaketa, ekainako azterketak, etabar. Hainbat ikasleentzat maiatza eta ekaina benetan hile gogorrak bihurtzen dira .
Batzuk ez dituzte lanak egin, eta pilatzen ari zaizkie. Beste batzuek, nahiz eta emaitza onak eduki , azken momentuetan larritu egin ohi dira gauza asko eta denbora gutxi badute, eta ondorioz, sasoi hauetan gehiegi sufritzen dute.
Ikasleen artean, batzuk denboraldi gogor hauetan bere buruarekiko konfiantzaz eta orain arteko emaitzak kontutan hartuz, tentsio normalarekin mantentzen dira eta azken txanpa hau arazorik gabe antolatzen dute, azterketetara sendo hurbiduz.
Beste asko, berriz, urduri hasten dira; ikasi behar duten orduetan sukalde eta ordenagailuaren arteko bidea mila bider egiten, edota ikasteko mahaitik kanpo denbora luze eginez.
Horrez gain, gurasoak beti atzetik. Egoera honetan, igo ezina dirudien mendi amaitu ezinean egongo balira sufritzen dute. Ikasleak, dinamika ezegokian sartuta eta irtenbiderik ikusten ez duenean, laguntza eskatu behar du. Bai anaia edota ahizpa bati, ondo antolatzen dakien bati, dinamika gelditzelo eta lasaitasun puntu bat lortuz, elkarrekin argitxo bat pizteko.
Nahiz eta errezeta magikorik ez izan, geldiketa egin eta plangintza errealista bat prestatzea oinarrizkoa da. Egutegia eta gai-zerrenda aurrez aurre edukiz gero, eguneroko orduak antolatzea ezinbestekoa da; zer ordutan ikasi, zer ordutan geldialdia egin edota noiz kaleratu lagunekin edota kirola egin.
Hainbat eta hainbat gauza egiteko denbora duzu. Kotuan izan, besteak beste, 7 edo 8 orduko loa derrigorra duzula, eta baita behar bezalako elikadura ere, nahi baldin baduzu gorputza eta burmuina sendo eta bizkor sentitu.
Antolaketa martxan jarri eta denborara, noizbehinka, gomenigarria da berrikustea. Modu honetan teoría eta praktika alderatuko dituzu, horrela jakin dezakezu egokitzapenik egin behar bada.
Nahiz eta sasoi hau gogorra eta nekagarria izan, oraindik denbora dago!! Honetaz, gurasoekin hitz egitea lagungarria ikusten baduzu, animo eta egin ahalik eta arinen, entzuteko eta laguntzeko prest daude segur aski eta.
Eutsi gogor kurtsoaren amaierari, laster merezi dituzuen atseden-egunak helduko dira eta!!!