Zertarako ote dira anai, ahizpa edo neba-arrebak?

Begira nolako e-maila bidali digun hamabost urteko neska batek!! Ahoa zabalik utzi gaitu benetan. Hori da zintzotasuna, hori!!! Kopiatu egingo dugu eta ea zer deritzozuen

—————————————————
“Batzuetan onetik ateratzen dit nire nebak. Ez dakit nola konpontzen ziren gure gurasoek hainbeste seme-alabarekin. A zelako istiluak izango zituzten!!
Alde batetik, hobe alaba bakarra izan, ezta? (deeeena niretzakoooo!!!). Baina bestetik, pentsatze hutsak gaizki sentiarazten dit, zeren jakin badakit maite dudala.

Hamabost urte luze daramat nire nebatxoaren izaera xelebrea pairatzen, eta naiz eta egoera erabat gogorrak oroitzen ditudan, badaude onak eta zeharo onak izan direnak ere.
Gure gurasoek esaten digute hobe dugula elkarrekin ondo moldatzea, beraiek ez daudenean bata-bestearen laguntza eta konpainia izan baititzakegu.

Nire anaia izan behar bada nire sostengu bakarra…nireak egin du. Baina beno, egia esan behar bada, beste batzuei onartzen ez dizkiegun gauza asko, nebei pasatzen dizkiegu; bai. Hau da: lagun soilak balira, betirako urrunduko ginatekeela beraiengandik.


Asko gustatzen zaizkit ikustea gure gurasoen eta izaba-osaben arteko konplizitate punttu hori, familia bileretan. Duten txantxarako grina eta nola uletzen duten elkar. Gu bi baino ez garenez, agian sekula ez gara helduko elkar ulertze maila horretara. Eta esandakoa gutxi balitz, ohartu naiz guretariko norbaitek laguntza behar badu, gure familia batu egiten dela beharra duen horri esku bat botatzeko.


Hierarkia bat dago etxean, hots: gurasoek dira lehenak, eta gero seme-alabak omen gaude berdintasun maila batetan..Eta ez dakit, baina egunerokotasun horretatik, maitasuna sortzen da agian, eta azkenik gogaigarriena ere maitatzen ikasten duzu”

————————————

Zer deritzozue? Bat al zatozte?