Kaixo berriz ere!
Orain dela denbora bat, zuen parte-hartzea iradoki genizuen eta hona hemen kolaboratzaile batek igorritako mezuaren transkripzioa. Gustuko izango duzuelakoan nago, bere denbora hartu baitu material interesgarridun estekak txertatzen.
Eskerrik asko lagun!!!
“ Hemen daude nire gurasoak, Internetaren erabilera desegokia dela eta sekulako txapa ematen, datuak hor utziz gero bahitu egin nazaketela edo eztakit zer…Ilargian gaudela uste dute antza, ez dugula interneteko kontuen berri. Bueno, beti dago norbait Instagrameko kontua irekita utzi eta honen amak lagun guztien argazkiak ikusten dituena…eta ez dut inor begiratzen…baina egoera puntualak dira horiek.
Hala ere, lasai nago, informatuak mantentzen gaituztelako aldi oro eta beti ohartarazten gaituzte arriskurik baldin badago; sarean segurtasun handiz nabigatu ahal izateko aholkuak aurkitu ditut eta asko gustatu zaizkit (atxikituta dago), ezkortasuna alde batetara utzi eta ongi zein gaizki dagoenaren arteko desberdinasuna irakasten duelako. Arriskutsua dena antzematen laguntzen dute, itxura normala duena baina, hala ez dena aztertzen irakatsi eta dudak sortzen baldin badira, toki horretatik irteten laguntzen dute.
Zerbait argi utzi nahiko nuke: zenbaitetan gurasoak gehiegi larritzen dira, informazio faltan daudelako, guzti hau berria egiten zaielako eta internet deabrua dela esaten duten horiei kasu egiten dietelako. Ziur nago gurasoekin eseri eta egiten dugunaren berri emango bagenie, lasaiago egongo liratekeela eta beldurrak apalduko lituzkete.
Informazioa eskaintzen duten helbide asko daude; hona hemen horietako batzuk: Pantallas Amigas, Masticable, Menores OSI eta askoz gehiago.
Ordenagailuan ibiltzen denbora gehiago uztearena, ordea, ez dakit nola lortuko dugun!!