Orain dela gutxi sahariar neskato baten dei berezia izan genuen. Hiru urterekin heldu omen zen Euskadira, eta gaur egun, hamaseirekin, 4.DBHn matrikulatuta dago. Sendagilea izan nahi omen du.
Bere bizitzako egoera zailez mintzatu zitzaigun. Bere gorputz-azal beltz eta desberdinaren aurkikuntza izan omen zen lehenengo berri mingarria. Mingarria bai, besteekiko desberdintasuna suposatzen zuelako, eta ondoren bakardade ezinbestekoa.
Gutxinaka, bizitzak dakarzkigun gora-beherei eta zergatiei aurre eginez, barneratzen ikasi zuen kontu hura, gurasoen eta irakasleen laguntza hurbilean zuela.
Umetasunaren lurrina bizitzen eta, ezinbestean, aldatzen joan zitzaion urteak aurrera mugi ahala. Horrela bada, 12 urte txikirekin DBHn eman zuen izena ikasketei bide emateko. Beste egoera estropezotsu baten aurrean berriro!!
Hortxe bizi izan zuen beste esperientzia berri bat: betiko lagun eta lagun berrien uztarketa, hain zuzen ere. Nola? Bai, bai…, garai horretan ohi bizitzen dena.
Umetatik ibili izan zara betiko lagunekin. Beraiekin jolastu izan zara, eskolara joan, urtebetetzeak ospatu, etabar kontu konpartitu izan dituzu eurekin. Baina behin DBHn, gauza asko aldatzen dira. Sarritan, leku físikoa bera ere bai. Horrela ez izanda ere, hemendik aurrera ikasleek ez dute izaten ordurarte irakasleengandik jaso izan duten babesik. Bestalde, exijentzia gehiago izaten dute ikasketetan eta ikasle gehiago biltzen dira, handik eta hemendik etorritakoak.
Hortxe sumatu izan zituen nobedate berriak gure deilariak. Jente berria, ilusio berriak eta aspaldiko lagunen eta berrien arteko uztarketaren nahastura eta poza, aldiberean. Non jaio zinen? Nongoa zara? Zein da zure erlijioa? Eta galdera bakoitzak bere lilura edo ikara zekarkion. Umetako ohiartzunak bapatean hortxe berriro, eta horri lotuta une txarren lurrina, baita ere. Nola egin aurre aspalditik itzalpean gorderik egon diren sentimentu hauei?
Otu zitzaion gure neska ausart honi, bidai bat altolatu behar zutela “nagusitan…” “nire herrira…eta hantxe erakutsi dizuet nire jatorria…”. “Bertan dut familia eta erraza izango zaigu non egon, non jan eta non lo egin…”., eta “neu izango naiz denon gidaria…!!”
Hori bai kontu dotorea; hori bai aberasgarria!! Kanpotik etorri arren, biotzean darama neska honek bere gurasoen herria!! Ez al da bere jatorri aldarrikatzeko modu maitagarri bat?