Denok ditugu ahalmena harremanetarako gure tokia bilatzeko. Batzuk lotsorragoak dira edo besteak irekiagoak, baina gutxika denok jartzen ditugu martxan gure trikimailu pertsonalak, jendartean gustura aritzeko.
Noizbehinka, onartuagoa izaterako bidean lagungarriak zaizkizun amarruak gure aurka bihur daitezke. Justu hori gertatu izan zaio nire auzoko neska bati. Neskato hau umetatik ezagutzen dut eta beti izan da nahiko ixila zein bakartia. Beno, beti nerabezarora bitartean
Institutoan sartu zen bezain pronto, gorputz aldaketa nabaria izan zuen. Gutxika bere itxura ikaragarri hobetu zitzaion eta, batez ere, mutilen begiraden ispiluan emakume erakargarriagoa zela hasi zen sentitzen.
Egoera bera gehiegitxo gustatzen hasi zitzaion nire ustez, eta populartasun berri horrek burura igo eta eskuetatik alde egin zion.
Horrela mutil nahikotxorekin urte zuen epe laburrean, eta batekin azpertuz gero beste berri batengana botatzen zituen bere sareak, begietau gabe otutzen zitzaion mutil horrek neska-lagunik zeuzkan edo ez.
Luzarora jendea marmarka hasi zen bere portaera ikusirik eta oso ospe txarra bereganatu zuen handik eta hemendik. Neska-mutil batzuk erabat zakarki hasi ziren , beraren aurkako irainak plazaratuz, eta ziztu batean bere izen ona galdurik, triste eta isolaturik egonaldi bakarti batean murgildu zen.
Zein da gertaera honek erakus diezagukeena?. Agian, ondo dagoela ospea dugunean, gozatzea, baina gozamenak ez badu mugarik…gure aurka bihur daitekela. Zer uste duzu?