Orain direla hile batzuk atal honetan “Egin ala ez egin…” izeneko post bat idatzi genuen. Hartan neska mutil askok izaten dituzten zalantzak lehenengo harremanaren inguruan plazaratu genituen.
Gaurkoan beste galdera batekin gatoz, hau da: Esan ala ez esan?
Egoera askotarako du aplikazioa galdera honek. Hemen adibide batzuk:
Esango diet ala ez haurdun nagoela?
Inoiz deitu digute neska gaztetxoek egoera horretan, kezkaz beterik. Jakin badakigu esatearena trantze latza izan behar duela, baina ezinbestekoa egiten zaigu gurasoenganako bidea har dezatela komendatzea. Azken finean haurdunaldia aurrera joan ahala(horrela aukeraturik) ,igarri egingo zaio, eta bide guzti horretan babesa eta gozotasuna beharko du.
Esango diet ala ez sei “penka” ditudala?
Beste klasikoa bat dugu hau. Gurasoen erreakzioaren beldur izaten dira askotxo emaitza traketzak jaso ondoren. Beraiei dagozkie eskutuan ibiltzea edo aurpegia emanaz egia esatea. Arinago edo nekezago aita-amak beti enteratzen dira izandakoarekin eta orduan haserrea mardulagoa izan liteke. Erantzunkizuna hartzen ikasi beharra dago, norberaren ibilbidearen jabe izaten ikasteko.
Esango al diot nire bikoteari beste bat gustatzen zaidala?
Amodiozko ditxosozko lalantzak!! Bai gaztetan eta bai heldutan inor ez gara libretan honelako kontuekin. Erabakia beti dago norberaren teilatuan, eta horretarako kontuan hartzekoak emengo hauek: lagunari egin diezaiokezun mina gezurretan ari baza, eta zuk zuri min emateko duzun arriskua zure egiari bizkarra ematen bazabiltza.
Guzti hauetarako ezin esan erantzun borobilik dagoenik, zeren kasu bakoitzak bere berezitasunak eta ñabardurak ditu. Ongi aztertu beharra dago auziaren mamia erantzuna gauzatzeko behar bezala.
Aipatutako zalantzak nola erantzungo zenuke zuk?