“Neuk ezagutzen dut norbait…” kanpaina

Kaixo lagunok!!!

Hemen gaituzue izan genuen kanpainako bideoak aurkezteko prest. “Neuk ezagutzen dut norbait…” izeneko kanpaina Tuentin plazaratu genuen, eta bertan eskatzen genizuen inguruan ikusten zenituen gertaerak kontatzeko, gure laguntza jasotzeko modukoak baziren behintzat.

Zuek kontatutako kontuen ondoren, bost bideo labur egin ditugu. Hemen doakizue lehena eta baita gure YouTube canala begiratzeko lotura bat ere.

Eskerrik asko  bideoak grabatzera lagundu gintuzuen guztioi, zuen irudia eta abotsa eskeintzeagatik!!! Goiz polita pasatu genuen, barrezka batzutan eta baita erabat profesional ere grabatzerakoan besteetan. Gure esker beroenak egunero deitzen diguten gazteen emozioa islatzeko gai izan zarelako.

Eskerrak baita ebentoan zehar gure jarraitzaile izan zarenoi ere, bideo hauek zuenak ere badira eta!!!

Jarraituko dugu ondorengo bideoak plazaratzen gure web orrian.

Laster arte beraz…!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude