“Orain dela hilabete eskas egin nuen idatzi batetan, agurrak ez zitzaidala batere gustatzen esaten nuen; eta aipamen hori egin nuen Inglaterrara joan eta familiagandik agurtu behar nintzelako. Ez denbora askorako (hilabetea eskas), baina pena ematen zidan bakarrik joan beharrak beste herrialde batera, beste familia batekin bizitzera, eta hainbat herrialdeetako ezezagun jende mordoarekin egunero bizi, ingelesez mintzatu, etabar; hau da: ikara piskat ematen zidala abentura horrek.
Joan nintzen. egon, eta baita pila bat ikasi ere. Lagun oso onak egin nituen, eta nire baitan isilpean zegoen alde bat ezagutu ere. Irekiago sentitzen nintzen eta barne loturak aske. Gaur egun, argi daukat munduan zehar zeharo ibiliko naizela!!
Ingelesa praktikatu nuen, bai,baina praktikarik onena jente desberdina ezagutzea izan zen. Lehenengo hiru egunak zerbait lotuak izan nituen, baina gero oso ondo pasatu nuen; hain ondo!!! Orain faltan botatzen dut guzti hura,eta batez ere lagunak!! Nork ezango zidan?
Ez da egunik haiekin ez naizena gogoratzen…Mark, Susanne, Shu Wo edo Vicky-rein…denekin. Faltan botatzen ditut, eta pena ematen dit zeren seguraski ez dugu sekula gehiago elkar ikusiko.Bidegabekoa iruditzen zait…eta ez litzateke horrela izan behar. Hain hurbil bizi izan ostean, agurtu beharra. Horrela dira kontuak…”
—o—
Kudeatzaileen oharra: Gontzal ezizena da. Administradoreok, guk geuk, aukeratu dugun izena, hain zuzen ere, idatzi egin duen 16 urteko gaztearen identitatea babesteko asmoz.