Orain dela hilabete batzuk Igorrek (alegiazko izena) Zeuk Esan telefonora ditu zuen, Haurtzaro eta Nerabezaroaren Arreta Telefonora; 17 urteko gipuzkoarra da, eta esan zigun lehendabiziko gauza zera izan zen: “Neskalagunak utzi egin nau, ez daukat konfiantzazko lagunik, eta eguna amarekin sesioan igarotzen dut, nire bizitza kakatzarra da…”.
Nolatan uzten du hain mezu negatiboa adin horretako gazte batek telefonoa hartu eta berehala? Igor bere historia kontatzen hasi zen…
Naroarekin, neskalagunarekin, orain dela bi urte ibiltzen hasi zela esan zigun. Dioenez, neskak utzi egin du bera asko aldatu delako, eta egun osoa haserre egotea leporatzen omen zion, eta Igor gezurretan ari zela sentitzen zuelako eta ikastetxean baino ikusten
ez zuelako, eskolara joaten zen egunetan… Igorrek aitortzen du Naroak arrazoi pittin bat bazuela…
Kontatutakoa entzunda, gezurretan eta neskalagunari denbora gutxiago eskaintzen zergatik ibiltzen zen galdetu genion, bere izaera zergatik aldatu zen eta zergatik ez zen eskoletara joaten…
Mutilak aitortu zuen lagunek beraz paso egiten dutela, irteten direla eta eta ez diotela deitzen eta, baten batek, nonbait, haserre egoteko motiboak bazituela, diru dezente eskatu eta oraindik ezin izan ziolako itzuli… Igorrek, triste, aitortu zuen orain bi lagunekin baino ez duela hitz egiten Whatsapp bidez.
Berriro ere galdetu genuen ea bere ustez betiko koadrilak zergatik ematen zion bizkarra eta ea zer zen zorretan “diru dezente” izate hori… Finean, nerabe honek erantzunak ematea behar genuen eta, ondorioz, bere buruari ere erantzutea.
Bitartean, Igorrek bere kezkak zehazten jarraitzen du; amarekin sesio ugari izaten duela onartu du, eta behin edo beste dirua kendu diola aitortu du, eta hark harrapatu egin zuela. Gainera, ikastetxetik amari deitu zioten huts egiten zuela esateko, hiruhileko honetan lau ikasgai suspenditzeaz gain… Halaber, esan zuen baita ere Igorrek eramangarriaren aurrean igarotzen zituen orduengatik ere eztabaidatzen zutela.
Zergatik hartzen dio dirua Igorrek amari? Zertan gastatzen du? Seguruenik amak susmatzen du semea zerbaitetan “engantxatuta” dagoela edo istiluren batean sartuta dabilela. Eta zergatik suspenditzen zuen, eta zergatik igarotzen zuen hainbeste ordu eramangarriaren aurrean? Nola edo hala, galdera horiei guztiei erantzuteko unea iritsi zen. Igor negarrez hasi zen, eta jokoan harrapatuta zegoela onartu zuen, batez ere kirol apustuetan, nahiz eta online pokerrean ere aritzen zen, eta horrekin txanpon makinetan asko gastatzen zuela.
Hori zen amari edo aitona-amonei lapurreta egiteko eta neskalagun eta lagunekin zorrak izateko arrazoia… Horrek argitzen zuen zergatik utzi zituen bazterrean edo gezurra esan, orduak apustuetan zergatik ematen zituen. Hortik aurrera onartu egin zuen galtzen duenean haserretu egiten dela, eta haserretzen denean behar ez duenarekin ordaintzen duela, bakarrik geratu delako erorialdiak izaten dituela, eta errudun eta lotsatuta sentitzen dela dirua zor duelako eta, halere, dioenez, okerrena dela jokoan ibiltzen den bitartean arazoak ahaztu egiten zaizkiola.
Bazirudien Igor irteerarik gabeko zirkulu batean zegoela, nahiz eta, zorionez, ulertzen zuen ludopatia beste gaixotasun bat dela, mendetasun bat, alkohol edo drogekiko izan daitekeena bezalakoa. Gainera, Zeuk Esaneko telefonoan izandako elkarrizketan zehar, Igorrek bizirik mantentzen du maite zuen jende askok barkatzen jakingo duela eta gainditzen lagunduko diola. Konbentzitu zen amarekin berriro ere ongi moldatzera iritsi litekeela, eta lagunekin irteten, eta erronka jo zion bere buruari dirua itzultzeko lantxoren bat bilatzeko… Eta zergatik ez, Naroarekin itzultzeko, berriro erakartzeko borrokatzeko…
Igorrek zoriontsu izan nahi du berriro, taberna guztietan aurkitzen diren makina txanponjale eta apustuetatik urruti egon nahi du, eta egunen batean horiek debekatzea nahi du edo, behintzat, bera bezalako gazteek ezin dezaten jokatu.
Igorrek barrena hustu du, ondoezak goiti egin dio, laguntza eskatu du eta jokoarekin arazoak dituzten pertsonei laguntzeko lan egiten duten erakundeetako batzuetara bideratu dugu… Igorrek laguntza behar du baina, oraingoz, suspertzeko eta zirkulu horretatik irteteko gogoa duela erakutsi du.
Igorren deiak post hau idazteko balio izan digu, eta gogorarazteko harrapatuta dagoen lagunen bat, bikotekide edo senideren bat duzula uste baduzu, laguntzen saiatzeko, eta eskatu iezaiozu zerbitzu honekin edo bere inguruko elkarteren batekin harremanetan jartzeko. Baita haserretzen bada ere; egon ziur, denborarekin, eskertuko dizula.
Argazkia hartuta: Una quinta parte de los adolescentes apuesta online antes de la mayoría de edad.