Laguntasuna

 

“Adiskide-gabeko bizitza, auzo-gabeko heriotza”    Esaera zaharra

 

Post-a irekitzen dugu gure bizitzan beharrezkoak eta garrantzitsuak diren pertsonekin eta askotan ez ditugunak kontuan hartzen.  Esaerak esaten duen moduan, barkatu erredundantzia,  lagunak, aukeratzen ditugun familia partaideak dira eta horregatik, baloratu eta zaindu behar ditugu, honen luzapena baitira.

Adiskidetasunaz hitz egiten dugunean, baldintzarik gabeko pertsonetan pentsatzen dugu; gure egunerokotasunaren barnean daudenak, konfiantzazkoak eta gure interesen defendatzaile gogorrak, bizitzaren bidaiaren lagunak, momentu bikainen sortzaileak …. Baina baita ere badira pertsona horiek modu iheskorrean pasatzen direnak zeure bizitzatik zerbait ekarriz eta modu berean desagertzen direnak.

Argi geratzen da laguntasun mila era badaudela eta guztiak baliagarriak direla, zu eta zeure maskotaren arteko adiskidetasunetik hasita, mugak gainditzen duten lagunen arteko adiskidetasunarte, aldendu beharrean indartzen direnak.

Zeuk Esan zerbitzuan,  adingabekoekin eta nerabeekin lan egiten dugu eta hauetarako adiskidetasuna garrantzi handikoa da, gainera, badakigu lagunak ez dituen nerabe batek, heldutasunean arazoak garatu ahal dezakeela.

Antzekotasunak dituzten pertsonen talde batean sartuta egoteak, nerabeei balio zaie heldutasunean jorratuko duten rol-a garatzeko eta euren burua identifikatzeko; hau beharrezkoa da besteen modukoa izatez desberdindu ahal izateko. Hortik badator ere bai talde batean sartuta egoteak, onartuta egoteko. (badauka bere mundua kokatua)

Zein garrantzitsua den lagunak izatea!!!

Baina inportanteagoa da lagun onak izatea. Adiskidetasun sentimendua txikitatik aurkitzen da. Haur-eskoletan, parkean edota familiako beste haurrekin.

Laster lagunak aukeratzen jakiten dugu, bereizten gure ondoan nahi ditugun pertsonak eta nahi ez ditugunak.

Halabeharra eta patua mesede egiten dute, bat-batean  topo egiten dugu bizitzaren bidaian lagunduko gaituzten adiskideekin eta hau bada baloratzeko zerbait, hortaz, esaera zaharrak esaten duen moduan: “Lagun bat daukana altxor bat du” beraz, zorionak guztioi, Aberatsak gara!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude