“Cuentapenas”-ak

–    Kaixo! ¿Es el Cuentapenas?
–    Ez, hemen ez dugu penarik kontatzen, baina nahi baduzu entzuteko prest gaude.

Egia esan behar badizugu, 116111 Telefonoan gaudenok, ez dakigu nola sortu den “Cuetapenas”deitzearen kontu xelebre hau. Ez dakigu talde konkretu baten gauza den, edo hainbat tokitara zabalduta dagoen horrela deitzearena. Kontuak kontu, nahiko sinpatikoa iruditzen zaigu.

Horrela ezagutzen gaituztenek, nonbait, islatzen dute nola ulertzen duten gure lana. Egia da bai, arazoak etabar entzutea dela gure lan honen zati nabarienetako bat. Ez da samurra eginkizun hau; nork entzun nekez izaten baitugu.

Maiek badute gai honi buruzko istorio polit bat. Kaixa edo saku txiki batetan gordeta edukitzen dituzten, egurrez eginiko eta kotoiz  jantzitako, panpinak dira hemen kontatuko dizugun pasarte goxo honen protagonistak.

“Tristuraz goibelduta zaudenean, har ezazu panpintxo bat eskuetan eta konta iezaioazu barruan gordeta dituzun sekretu horiek. Gerora, den dena kontatu ostean, burko azpian gordeko duzu zure lagun berria hori. Goizean, izartzerakoan, barrua garden sentituko duzu, eta zure barru-iluntasuna oroitzapen txar bat baino ez da izango. Den dena, papin hauen magiagatik”. Ba al dakizu nola deitzen diren panpin hauek: “Cuentapenas”-ak

Ipuin honen berri izan genuenean, zalantzak sortu zitzaizkigun mexikarrak izango ote zirelakoan gure deilariak. Jejeje!!.Azken finean, panpin horien lanak eta gureak badute zerikusia, hau da: kezkak entzun, eta posible den neurrian, lasaitze bidean lagundu.

Neska-mutilok, “Cuentapenasak” hemen gaituzue esku bat botatzeko prest. Bitartean, Bejoin deizuela!!!

Txantxa telefonikoa

  • Hor garbitzen ahal dira arropak?
  • Ez bada
  • Zikin ahalakoak!!

La Broma Telefónica

  • Bai, pizza bat nahiko nuke eskatu: txanpinoa, gazta eta urdaiazpikoarekin

———————————————-

Etabar, etabar etabar luze bat!!! Bai denetarik!! Txantxak egiteko grinarekin ere sarritan deitzen digute 116111 telefonora.

Bagenekian hasi aurretik, zeren honelako txantxa betidanik izan dira, eta gu ere izan ginen parte gazteago ginela.

Horietatik askotxo baliagarri bihurtzen dira azkenik. Inoiz berba egin ahala, oker hasi dena gustuko elkarrizketa gauzatzen baita, bai guretzako eta baita deitu duenarentzako ere.

Inoiz gertatu izan zaigu adarjotzen ibili dena, egun batzuren buruan bueltan ari zaigula kezkatzen zaion zerbaiti buruz galdezka, jakin badakitelako  belarría fin-fin ipintzen badakigula.

Nerabeek taldearen babesean egiten dituzte honelako bromak. Deilariek badakite esku-zapalak prest edukiko dutela alboko taldekideek, txaloaren txaloz giroa berotuz eta gureganako atrebentziak pilpitzeko desioz. Horrela inoiz tokatu izan zaigu gustu txarreko adarjotzeak jasatzea, baita ere.

Prestu izando gaituzte gazteek, beraien txantxen eskutuan altxor bitxiak sortzen baitira inoiz.