Dantzan egin ostean, musua?

Gaurko idatzia zertxobait desberdina izango da, zeren oraingoan ni neu izango naiz galdetuko duena. Zuon ikuspuntua eskatuko dizuet, gainera. Zeri buruz?. Oraintxe ikusiko dugu.Ninos_bailando_muralesyvinilos_23676844__Monthly_XL

Lehengo batean, neska batek deitu zigun erabat haserre, ez baitzuen ulertzen mutil batzuen portaera, eta ez zegoen batere ados beraiekin.

Oporrak direla eta herri turistiko bateko diskoteka batera joan zen bere lehengusinekin. Oso pozik omen zegoen, haiek nagusiago izanik, leku moderno batetara zihoazelako!!!

Behin barruan  zirela, mutil bat hurbildu zitzaion dantza egiteko asmoz. Baietza eman zion neskak, dantzan egin nahi baitzuen, jende gehiago ezagutu eta…horretara joaten baita jendea diskotekara!!! Baina dantza amaitu zenean, mutila musu ematera oldartu zitzaion, ordainetan. Orduan neska honek ezetz bada, joe!! Ez zuen inondik ezagutzen, ez zekien bere izena eta beraien artean “baile” bat baino besterik ez zen egon. Beste zerbait ulertzera eman zion ala?

-“Ohitura da; dantzan egin eta gero “muerdoa”-erantzun zion mutilak

-Zerrrrr? Nongo ohitura?-esan zion neskak

-Leku guztietan moñoña, eta ez bazaude jolasteko, ez zaitez hasi dantzan”-hark

Gustiz suminduta lehengusinengana hurbildu zen, eta hauen laguntzarekin ulertu zuen gertaturikoaren gakoa

“Leku batzuetan modan dagoenez gero, batzuk egiten dute. Beste askok pentsatzen dute lau aurpegi gogorren triukimailua dela, eta ezetz esaten badiezu, antzerkia montatzen dizute lotsa-lotsa gera zaitezen. Eta beste askok sekula ez dute kontu honen berririk izan”-azaldu zioten lehengusinak.

Askenik, neska honek eman zigun bere haserrearen arrazoiak: berak nahi du dantzan egin, ondo pasatu eta jendea ezagutu, baina orain kontu handiz ibili beharko ote den kezkati dago. Berak uste du dantzan egiteak baduela bere jokoa; hau da: jende berriarengana hurbiltzeko ondo dago, eta agian musu batekin burutzea ere posible izan daiteke, gauzak bere onetik badoaz eta bien desioa hori bada…, baina ez derrigorrean eta era itsusian. Bidesaria ordaindu behar da????

Ezagutzen ahal duzue honelako kasurik? Zer uste duzue honetaz?