Bai azkarra, hain gaztea izateko!!!

Nire lagun Irenek esan dit nola Domu Santuko zubia hainbat lehengusu-lehengusinarekin pasatu zutela herrixka batean.

Alde batetik ondo ibili omen da aspaldiko familia kideekin kontuak partekatu ahala. Baina honelako batzar erraldoietan, beti daude baita gustuko egiten zaizkizunak eta hain begi onez aurreikusten ez dizunak ere.

Gogoan dut gaztetxoa nintzeneko familia zabaleko hainbat pasarte. Oporraldietan sarritan oaten ginen hemengo eta hango amona-aittita, iloba, osaba, iseba, lehengusina etabarrekin.

Ohitura genuen horrelako egonaldi saltzeroetan sartzeko. Oroitzapen onak ditut, baina noizbehinka liskarrak ere sorteen ziren, eta aurre egin behar nahiz eta gauza askotarako ikuspuntu desberdinak genituen…nola ez ba?

Esaten nengoen harira, Irene gustura ibili omen da nahiz eta dardarra pixkatekin joan zen. Beti dago, esaten zidan berak, larri musukatu edota galdera sorta ederrari “gogoz” erantzun beharra. Nahaste handia sortzen da. Batzuek gehiago laguntzeko prestasuna adierazten duten einean, besteek entzungor azaltzen dira. Beraz, ez da erraza izaten bapateko lasaitasuna topatzea.

Galdetu diot ea inolako eragozpenik izan duen, eta ezez erantzun dit
– “Eta nola konpondu zara hainbeste musu eta agintzaileren tartean?”-jarraitu dut galdezka
“Oso erraz”-esan dit berak. “Begi onetik sartu ez zitzaizkidanei barre egitea erabaki nuen, liskarrak sahiesteko hain eraginkorra den barre suabe hurarekin, hain zuzen ere.

Bakoitzak atera dezala bere konklusioak, baina Irenek garbi zeukan lau ego horiek baikorrak izan behar zirela, eta, era berean, hori lortzeko aho beroei haria moztu behar zaiela.

Kontua da, nire lagun Irenek 13 urte baino ez dituela. Nahiko genuke heldu askok berak plazaratu duen burua eta lasaitasuna adierazi. Zer deritzozue?