Adiskidetasunak badauka bere zailtasuna

Neska-mutil askok deitzen digute, koadrilen baitan pairatzen dituzten atsekabeak azaltzeko!

Gaizki-ulertuak, kulebroiak, norbait koadrilarekin lotu ondoren aurkezten ez denean agertzen diren ika-mikak, bakoitzaren berezitasunak gainontzekoen berezitasunekin egokitzearen beharra…

Honek guztiak buruhauste galantak pizten ditu nerabeen buruetan, eta askok ez dakite zer egin.

Ohi den bezala, eurentzako daukagun aholkua hauxe da: HITZ EGIZUE. Lagunak zarete eta hori, nolabait esateko, kategoría aldakorra eta malgua bada ere, gauzei buruz behar bezala berba egiteko ezinbestekoa den konfiantza eman behar lizueke.

Honek ez du esan nahi koadrila osoarekin aldi berean mintzatu behar denik; lagun minarengana jotzea dago.

Gaizki-ulertuak konpondu zein gaizki-ulertu are handiagoak sortzeko, barre edo negar egiteko, hobe da norberak dauzkan zalantzak elkarrizketaren bitartez argitzea, buruan bueltaka edukitzea baino.