Heriotzaz mintzatuz bai?

Sarritan esan dizuegu bidaltzeko zuen idatziak, gure blogean nahi baldin badituzue agertzea.

Ondorengoa 16 urteko neska batena da. Sinadura barik doa, gurea zerbitzu konfidentziala delako. Heriotzari buruz eta gai horrek ukitzen dizkion sentipenei buruzko hausnarketa sakona egiten du bertan gure idazle gazteak.

Besteak beste, esaten digu gaur egunean nekez hitz egiten dela etxeetan heriotzaz, eta berak uste duela egin beharko litzatekeela bizitzaren zatia delako. Ea gustatzen zaizuen bada!!

“Gaur biraka daukat buruan heriotzaren kontua. Uste dut hainbat gaien inguruan ez gaudela batere prestatuak.

Bizia ezin da ulertu heriotzarik gabe. Honetan ikara sentitzen dut, ezezagutzari, minari, ustekabeari, etabar.

Orain dela gutxi aitona hil zitzaidan. Aitak eta amak deenboran esaten zuten gutxirako zegoela, zahartxoa baitzegoen gure aittita maitea. Mingarria izan zen arren, bagenekian gerta beharrekoa zela eta horrek ere bere balioa du, nahiz eta prestatuak sekula ez garen egoten.

Luzaroan gaiso dihardutenena ere ez da txantxetakoa . Nire inguru hurbilean baditut honelako adibideak baita ere: endekapenezko gaisoak. Denbora joan ahala, osasuna galtzen zoaz heriotza unea gauzatu bitartean.

Nire lagun min batek aita du osasun egoera larri batean murgilduta, eta berak ez digu txintik ere esaten. On egingo lioke barrua husteak, baina ez nahiz ausartzen kontu hura ateraten bere aurrean.

Nire amak esaten dit norbaiten lagutza beharko lukeela eta bere ondoan egotea lagungarria egingo zaiola, baina presionatu barik.

Sortekoa naiz, batetik nire gurasoek ez diotelako honelako gauzetaz mintzatzeari  uko egiten. Nire aitona joan zenean esan ziguten pribilegiatuak ginela hainbat urtetan berarekin bizi izan ginelako eta ondorioz izango genituen oroitzapen gozo pilarekin gure bizia lurrintzeko aukera izando dugulako.

Horrela ikusita ez du hainbeste ikara ematen, ezta?

Zuek norekin hitzegiten duzue gai hauen inguruan?